Ezker Hormako VI. Emakumea Pilotari Txapelketa. Azaroko azken asteburua

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2011-11-24 19:20

Azaroko azken asteburua ate joka dugu eta ohartzerako heldu da Ezker Hormako VI. Emakumea Pilotari Txapelketa – Kutxa Saria ere ligaxkako azken bi jardunaldietara. Larunbatean, hilak 26, jokatuko dira ligaxkako 4. eta azken aurreko jardunaldiari dagozkion partidak, hain justu ere.

3. JARDUNALDIA

Iragan asteburuko emaitzen taula honako hau izan zen:


Etxegia-Maider Mendizabal

30

21

Irazustabarrena-Argain

Manzisidor-Errasti

12

30

Redondo-Arozena

Tijero-Beldarrain

30

19

Jauregi-Lendinez

Azpiroz-Lucas

30

21

Gorrotxategi-Perez

Arriola-Ugalde

30

23

Garmendia-Gutierrez

Garmendia-Semper

29

30

Evaristti-Maddi Mendizabal

Garaipena baino ez dute ezagutzen hiru bikotek ligaxkaren erdia baino gehiago pasata: Etxegia-Maider Mendizabal eta Redondo-Arozena, 1. mailan, eta Tijero-Beldarrain, 2.mailan. Garaipenik ezagutzen ez dutenak, aldiz, Manzisidor-Errasti, 1.mailan, eta Gorrotxategi-Perez, 2.mailan, dira.

4. JARDUNALDIA

Asteburu honetan Zumarragako Beloki eta Urretxuko Ederrena  pilotalekuak izango dira emakumeen partidak jokatuko diren egoitzak.

Jardunaldi honen ostean ligaxkako azkena baino ez da geratuko jokatzeko, beraz, finalerdietarako urratsa eman nahi badute tanto zein garaipenak eskuratzea komeni zaie guztiei. Batzuei azken jardunaldira aukeraren batekin heltzeko eta besteei txapelketa aho zapore onarekin amaitzeko.


Azpiroz-Lucas

 

 

Garmendia-Gutierrez

Evaristti-Maddi Mendizabal

 

 

Manzisidor-Errasti

Etxegia-Maider Mendizabal

 

 

Redondo-Arozena

Gorrotxategi-Perez

 

 

Tijero-Beldarrain

Irazustabarrena-Argain

 

 

Garmendia-Semper

Jauregi-Lendinez

 

 

Arriola-Ugalde


Utzi iruzkina: