Ezker hormako IV. Emakumea Pilotari Txapelketa-Kutxa Saria. 5. jardunaldia
Datorren larunbatean, urriaren 31n, jokatuko da ezker hormako IV. Emakumea Pilotari txapelketako 5. jardunaldia Donostian, Altza eta Intxaurrondo auzoetako pilotalekuetan. Orain arte bezala, guztira, 7 neurketa jokatuko dira, arratsaldeko 16:00etan hasita. Altzan hiru partida jokatuko dira eta gainontzeko laurak, berriz, Intxaurrondon. Hona hemen partiden berri:
Altza M. ZABALA-MENDIZABAL FERNANDEZ-MANZISIDOR 16:00, 1. part. LIZEAGA-LUCAS BAÑALES-URBIETA 16:00, 2. part. ARRONDO-GOENAGA PAGOLA-A. URKIZU 16:00, 3. part.
Intxaurrondo |
DOMINGUEZ-N. ZABALA |
JAUREGI-LENDINEZ |
16:00, 1. part. |
ARRIOLA-PEREZ |
EZENARRO-ARRIZABALAGA |
16:00, 2. part. | |
ESPINAR-INZIARTE |
ETXEGIA-AROZENA |
16:00, 3. part. | |
PIEROLA-Maddi MENDIZABAL |
I. URKIZU-ERRASTI |
16:00, 4. part. |
Lehen mailako partidei dagokienez, sailkapen buruan dauden Etxegia-Arozena eta M. Zabala-Mendizabal bikoteek ez irabaztea ezusteko handia litzateke, orain arte ez baitute partida bakar bat ere galdu. Beraz, bide beretik jarraitzen badute, badirudi finala euren artekoa izango dela. Beste partidari dagokionean, berriz, ez dago faborito argirik, baina, orain arte garaipenik lortu ez duen I.Urkizu-Errasti bikotea lehena poltsikoratzeko gogoz kantxaratuko da. Ikusmin eta urduritasunik behintzat ez da faltako.
2. mailari erreparatuta, berriz, A multzoan, Dominguez-N.Zabala bikoteak garaipena eskuratuz gero finalerdietarako txartel erdia esku-eskuan izango du, ligaxkako euren azken partida baita larunbatekoa. Tijero-Ezcurdia bikotea da multzo honetan lehenbiziko postuan, partida bakar bat ere galdu gabe. B multzoan, berriz, Lizeaga-Lucasek 3. garaipena lortu eta finalerdietarako bidea erraztea nahiko dute. Bigarren dagoen Garmendia-Aizpurua bikoteak atsedena izango du. Hala ere, oraindik beste jardunaldi bat faltako da dena argitu dadin.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: