Ezker hormako IV. Emakumea Pilotari Txapelketa-Kutxa Saria. 4.jardunaldia

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2009-10-21 11:18

Datorren larunbatean, urriaren 24an, jokatuko da ezker hormako IV. Emakumea Pilotari txapelketako 4. jardunaldia Hernani eta Lezoko pilotalekuetan.

 

Orain arte bezala, guztira, 7 neurketa jokatuko dira, arratsaldeko 16:00etan hasita. Hernaniko udal pilotalekuan hiru partida jokatuko dira eta gainontzeko laurak, berriz, Lezon. 

 

Hona hemen partiden berri:

 

HERNANI

EZENARRO-ARRIZABALAGA

JAUREGI-LENDINEZ

16:00,

1. part.

TIJERO-EZCURDIA

DOMINGUEZ-N. ZABALA

16:00,

2. part.

FERNANDEZ-MANZISIDOR

ETXEGIA-AROZENA

16:00,

3. part.

 

LEZO

PIEROLA-Maddi MENDIZABAL

REDONDO-ABURUZA

16:00,

1. part.

ESPINAR-INZIARTE

M. ZABALA-MENDIZABAL

16:00,

2. part.

ARRONDO-GOENAGA

GARMENDIA-AIZPURUA

16:00,

3. part.

LIZEAGA-LUCAS

PAGOLA-A. URKIZU

16:00,

4. part.

 

Hernanin jokatuko diren 2. mailako partiden artean interes berezia piztuko du arratsaldeko bigarren neurketak, Tijero-Ezcurdia eta Dominguez-N. Zabala bina garaipenekin sailkapenaren buruan baitaude A multzoan. Garaipena eskuratzen duen bikoteak dezente bideratu lezake finalerdietarako txartela, beste partida bana faltako zaien arren. Hernaniko pilotalekuan lehian arituko diren pilotarietatik ia erdiak herritarrak edo Hernaniko kirol elkartekoak dira: Iratxe Arrizabalaga, Garazi Jauregi, GarbiƱe Tijero, Nagore Zabala eta Goiatz Manzisidor.

 

Lezoko jaialdiari lehen mailako bi neurketekin emango zaio hasiera. Lehenengoan ez dago faborito argirik, baina, bigarrenean, orain arte partidarik galdu gabe dauden eta oso maila ona ematen ari den, M. Zabala-Mendizabal bikoak eskuratu behar luke garaipena okerrik ezean. Bigarren mailakoentzat ere oso garrantzitsua izango da garaipena eskuratzea finalerdietan izateko modua egin nahi badute.

 

Paleta ikastaroetan izena emateko azken egunak

 

Hernani zein Lezoko 18 urtetik gorako emakumeentzako paleta ikastaroetan izena emateko epea datorren ostiralean, hilaren 23an, amaituko da. Beraz, bakarren batek nahi izanez gero, badu aukerarik oraindik.


Utzi iruzkina: