Ezker hormako IV. Emakumea Pilotari Txapelketa-Kutxa Saria. 3.jardunaldia
Datorren larunbatean, urriaren 17an, jokatuko da ezker hormako IV. Emakumea Pilotari txapelketako 3. jardunaldia Villabona eta Tolosako pilotalekuetan.
Guztira 7 partida jokatuko dira 3. jardunaldian, arratsaldeko 16:00etan hasita, hiru Villabonan eta gainontzeko laurak Tolosako Beotibarren. Jardunaldiari 2. mailako neurketekin ekingo zaio eta lehen mailako partidekin itxiko da.
Hona hemen partiden berri:
2009/10/17 |
BAÑALES-URBIETA |
ARRONDO-GOENAGA |
16:00, 1. part. |
PAGOLA-A. URKIZU |
ARRUTI-GARMENDIA |
16:00, 2. part. | |
ESPINAR-INZIARTE |
REDONDO-MONTES |
16:00, 3. part. |
2009/10/17 |
JAUREGI-LENDINEZ |
TIJERO-EZCURDIA |
16:00, 1. part. |
ARRIOLA-PEREZ |
DOMINGUEZ-N. ZABALA |
16:00, 2. part. | |
I. URKIZU-ERRASTI |
M. ZABALA-MENDIZABAL |
16:00, 3. part. | |
PIEROLA-Maddi MENDIZABAL |
ETXEGIA-AROZENA |
16:00, 4. part. |
Tolosaldeak badu ordezkaritza txapelketa honetan ere: Ainhoa Garmendia alegiarra 2. mailan eta Itsaso Urkizu berastegiarra, Maider Mendizabal anoetarra eta Nagore Arozena lizartzarra 1. mailan. Lehen mailan ordezko lanak egiten ari den, eta une honetan Argentinan 22 urtez azpikoen trinketeko munduko txapelketan dagoen, Maitane Aburuza zizurkildarra ere parte hartzaileen artean dago.
Txapelketa honek Tolosaldean beste bi geldialdi izango ditu, seigarren eta zazpigarren jardunaldietan. Ikaztegietan jokatuko da azaroaren 7ko jardunaldiaren erdia eta, Lizartzan, berriz, azaroaren 14an. Finalak, iazko arrakastaren ondorioz, Zarauzko Aritzbatalden jokatuko dira azaroaren 21ean. Ez litzateke harritzekoa eskualdeko ordezkari batek baino gehiagok lortzea bertan aritzeko txartela.
Zorte on denoi!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: