Ezker hormako IV. Emakumea Pilotari Txapelketa-Kutxa Saria. 3.jard.-Emaitzak
Iragan larunbatean, urriaren 17an, jokatu ziren ezker hormako IV. Emakumea Pilotari txapelketako 3. jardunaldiko neurketak Villabona eta Tolosako pilotalekuetan, arratsaldeko 16:00etan hasita. Hiru Villabonan eta gainontzeko laurak Tolosako Beotibarren.
Hona hemen emaitzak:
2009/10/17 |
BAÑALES-URBIETA 20 |
ARRONDO-GOENAGA 30 |
16:00, 1. part. |
PAGOLA-A. URKIZU 21 |
ARRUTI-GARMENDIA 30 |
16:00, 2. part. | |
ESPINAR-INZIARTE 19 |
REDONDO-MONTES 30 |
16:00, 3. part. |
2009/10/17 |
JAUREGI-LENDINEZ 14 |
TIJERO-EZCURDIA 30 |
16:00, 1. part. |
ARRIOLA-PEREZ 15 |
DOMINGUEZ-N. ZABALA 30 |
16:00, 2. part. | |
I. URKIZU-ERRASTI 24 |
M. ZABALA-MENDIZABAL 30 |
16:00, 3. part. | |
PIEROLA-Maddi MENDIZABAL 13 |
ETXEGIA-AROZENA 30 |
16:00, 4. part. |
Ez dakigu patuaren kapritxoa izango ote zen, baina urdinez aritu ziren bikoteak izan ziren nagusi partida guzti-guztietan.
Lehen hiru jardunaldiak jokatuta, lehenengo mailan bi bikote dira emandako itxura onari esker eskailera maila bat gorago daudenak, jokatutako neurketa guztietan garaipena eskuratuta: Miren Zabala - Maider Mendizabal eta Mirari Etxegia - Nagore Arozena. Hortik beherago daudenen artean oreka dezentekoa nabari da.
Bigarren mailan, aldiz, A multzoan Garbiñe Tijero - Vanessa Ezcurdia eta Daniela Dominguez-Nagore Zabala partida bakar bat ere galdu gabe daude. B multzoan, ordea, oreka da nagusi.
4. jardunaldian Hernani eta Lezon izango dira neurketak, larunbatean, hilak 24, arratsaldeko 16:00etatik aurrera.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: