Ezker hormako IV. Emakumea Pilotari txapelketa. 7.jard.- Emaitzak
Gaur, hilak 14, arratsaldean Getaria eta Lizartzan jokatutako azkenaurreko jardunaldiko partiden emaitzen taula daukazue jarraian:
GETARIA |
JAUREGI-LENDINEZ (5A) 25 |
BAÑALES-URBIETA (5B) 30 |
16:00, 1. part. |
TIJERO-EZCURDIA (1A) 30 |
GARMENDIA-AIZPURUA (2B) 28 |
16:00, 2. part.* | |
LIZEAGA-LUCAS (1B) 30 |
DOMINGUEZ-N.ZABALA (2A) 23 |
16:00, 3. part.* | |
I. URKIZU-ERRASTI 30 |
REDONDO-MONTES 24 |
16:00, 4. part. |
* Bigarren mailako finalerdiak
LIZARTZA |
ESPINAR-INZIARTE 13 |
FERNANDEZ-MANZISIDOR 30 |
16:00, 1. part. |
ETXEGIA-AROZENA 24 |
M. ZABALA-MENDIZABAL 30 |
16:00, 2. part. | |
EZENARRO-ARRIZABALAGA (4A) 20 |
ARRONDO-GOENAGA (4B) 30 |
16:00, 3. part. |
Finalak datorren larunbatean, azaroaren 21ean, jokatuko dira Hernaniko udal pilotalekuan, arratsaldeko 17:00etatik aurrera.
Lehenengo partidan, bigarren mailakoan, Tijero-Ezcurdia eta Lizeaga-Lucas neurtuko dira txapelaren bila. Leire Lucasek bigarren finala du jarraian, iaz txapela bururatu ondoren, eta Garbiñe Tijerok bigarren aukera izango du 2. mailako txapela janzteko, iaz bigarren postuarekin konformatu beharrean izan zen eta.
Jaialdiko bigarren norgehiagokan, lehen mailakoan, munduko bi txapeldun arituko dira atzeko koadroetan nor baino nor, Maider Mendizabal eta Nagore Arozena. Lehenak Miren Zabala azpeitiarra izango du lagun aurrean eta, lizartzarrak, berriz, Mirari Etxegia goizuetarra.
Denok zaudete bertaratzera gonbidatuta. Larunbatera arte!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: