Ezker hormako IV. Emakumea Pilotari txapelketa. 7. jardunaldia
Datorren larunbatean, azaroaren 14an, jokatuko da ezker hormako IV. Emakumea Pilotari txapelketako 7. jardunaldia Lizartza eta Getariko pilotalekuetan.
Jardunaldi honetan gauza asko daude jokoan, batez ere 2. mailan, Getariko jaialdiko 2. eta 3. partidak finalerdietakoak izango baitira. Gainerako bikoteek beste postuengatiko neurketak jokatuko dituzte. Finalerdi horietan A multzoko lehen bikoteak B multzoko bigarrenaren aurka neurtuko ditu indarrak, eta, alderantziz, Bko lehenak Ako bigarrenaren aurka. Multzoburuek ligaxkan partidarik galdu gabe bukatu badute ere, larunbateko partidan hutsetik hasi beharko dute denek, beraz, ez dago oso argi nork eskuratuko dituen finalerako bi txartelak.
1. mailari dagokionean, berriz, “final aurreratua” jokatuko da Lizartzan, jaialdiko 2. neurketan. Ligaxkako 7. eta azken jardunaldia larunbatean jokatuko bada ere, finalerako txartelak aurretik poltsikoratuta dituzte Etxegia-Arozena eta M.Zabala-Mendizabal bikoteek, ligaxkan partida bakar bat ere ez baitute galdu. Gainerako bikoteek 3. postutik atzera geratzeko jokatuko dute, oreka dezentea baitago oraindik euren artean.
Hona hemen partiden berri:
GETARIA JAUREGI-LENDINEZ (5A) BAÑALES-URBIETA (5B) 16:00, 1. part. TIJERO-EZCURDIA (1A) GARMENDIA-AIZPURUA (2B) 16:00, 2. part.* LIZEAGA-LUCAS (1B) DOMINGUEZ-N.ZABALA (2A) 16:00, 3. part.* I. URKIZU-ERRASTI REDONDO-MONTES 16:00, 4. part.
* Bigarren mailako finalerdiak
LIZARTZA |
ESPINAR-INZIARTE |
FERNANDEZ-MANZISIDOR |
16:00, 1. part. |
ETXEGIA-AROZENA |
M. ZABALA-MENDIZABAL |
16:00, 2. part. | |
EZENARRO-ARRIZABALAGA (4A) |
ARRONDO-GOENAGA (4B) |
16:00, 3. part. |
Finalak azaroaren 21ean jokatuko dira Hernaniko udal pilotalekuan, arratsaldeko 17:00etatik aurrera.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: