Ezker hormako IV. Emakumea Pilotari txapelketa. 6. jardunaldia

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2009-11-04 12:45

Datorren larunbatean, azaroaren 7an, jokatuko da ezker hormako IV. Emakumea Pilotari txapelketako 6. jardunaldia Aia eta Ikaztegietako pilotalekuetan.

 

Orain arte bezala, guztira, 7 neurketa jokatuko dira, arratsaldeko 16:00etan hasita. Aian lau partida jokatuko dira eta gainontzeko hirurak, berriz, Ikaztegietan. 

 

Hona hemen partiden berri:

 

Ikaztegieta

LIZEAGA-LUCAS

GARMENDIA-AIZPURUA

16:00,

1. part.

FERNANDEZ-MANZISIDOR

PIEROLA-Maddi MENDIZABAL

16:00,

2. part.

BAÑALES-URBIETA

PAGOLA-A. URKIZU

16:00,

3. part.

 

Aia

REDONDO-MONTES

M. ZABALA-MENDIZABAL

16:00,

1. part.

ESPINAR-ABURUZA*

I. URKIZU-ERRASTI

16:00,

2. part.

ARRIOLA-PEREZ

JAUREGI-LENDINEZ

16:00,

3. part.

EZENARRO-ARRIZABALAGA 

TIJERO-EZCURDIA

16:00,

4. part.

* Inziarteren ordez jokatuko du.

 

Ikaztegietako partidak aste honetan zehar ospatzen ari diren kultur asteko egitarauaren baitan kokatzen dira. Aiakoak, berriz, bertan sortutako Nesken Pilota Eskola sustatu eta bertako pilotazaletasunari erantzuteko asmoz antolatu dira.

 

Lehen mailako partidei dagokienez, M. Zabala-Mendizabal bikoteak garaipena lortuz gero finalerako sailkapena poltsikoratuko dute, dagoeneko Etxegia-Arozena bikoteak lortu duena, bostetik bost neurketa irabazita. Beraz, baliteke jardunaldi bat falta denerako lehen mailako finala nortzuk jokatuko duten zehaztuta izatea. Gainerako bost bikoteek hirugarrenetik zazpigarren posturako lehiatu beharko dute ziurrenik

 

2. mailari erreparatuta, aste honetakoa ligaxkako azken jardunaldia dela aintzat hartuz, A multzoan, okerrik ezean Tijero-Ezkurdia eta Dominguez-N.Zabala bikoteek eskuratuko dituzte finalerdietarako txartelak. B multzoan, berriz, Lizeaga-Lucasek 3 garaipen lortu dituzte 3tik eta finalerdietarako txartela ia poltsikoan dute. Momentuz bigarren postuan sailkatuta dagoen Garmendia-Aizpurua bikotearen aurka neurtuko dituzte indarrak Ikaztegietako jaialdiko lehen norgehiagokan.

 

Ikaztegietan arituko diren pilotarien artean dago Ainhoa Garmendia alegiarra. Maider Mendizabal anoetarrak, Maitane Aburuza zizurkildarrak eta Itsaso Urkizu berastegiarrak Aian jokartuko dute.

 

Urolakoak dira, berriz, Ane Aizpurua zarauztarra, Naroa Urbieta eta Miren Zabala azpeitiarrak, Maite Redondo oriotarra eta Esti Arriola zumaiarra.


Utzi iruzkina: