Ezker Hormako III. Emakumea Pilotari Txapelketa - 1. jardunaldia
Etzi, urrianren 11n, jarriko da abian Amasako (Villabona) pilotalekuan ezker hormako III. Emakumea Pilotari txapelketa.
Guztira 5 partida jokatuko dira jardunaldi bakoitzean, 15:30ean hasita. Aste honetan, 1. mailako bi partidak jokatuko dira lehenengo, eta bigarreneko hirurak ondoren.
Hona hemen lehen jardunaldiko partiden berri:
2008/10/11 REDONDO-GURRUTXAGA ETXEGIA-ERRASTI 15:30, 1. partida FERNANDEZ-MONTES PIEROLA-UNANUE 15:30, 2. partida BAÑALES-N. ZABALA DOMINGUEZ-LUCAS 15:30, 3. partida ARRIOLA-GOENAGA JAUREGI-ELIZEGI 15:30, 4. partida M. ZABALA-ARRONDO TIJERO-URBIETA 15:30, 5. partida
AMASA, Villabona
Aurten ordezko lanetan arituko dira Gipuzkoa mailan nesketan
ditugun hiru pilotaririk onenak (Maider Mendizabal, Itsaso Urkizu eta Nagore Arozena), azaroaren erdialdean Kuban ospatuko den Trinketeko Munduko Kopa jokatzera joango baitira.
Hiru indartsuenen faltan, beraz, benetan txapelketa orekatua ateratzea espero da lehenengo mailan, joko-maila paretsua baitute bost bikoteek. Bigarren mailan ere 6 bikoteak ondo orekatuta daude. Honenbestez, partidak irabazi nahi dituenak izerdi ugari isuri beharko du.
Ligaxkako 5 partiden ostean, bi mailetan sailkapen buruan direnak zuzenean igaroko dira azaroaren 29an Zarauzko Aritzbatalden jokatuko den finalera, eta 2. eta 3. postuetan sailkatutakoek finalerdietarako txartela eskuratuko dute.
Beraz, neskak frontoian jokatzen ikusiz gozatu nahi duenak ez du Amasara agertu besterik.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: