Ezker hormako Gipuzkoako elkarteen arteko txapelketa. Neska jubenilak
Asteburu honetan bertan jarriko da abian ezker hormako neska jubenilen gomazko paletako Gipuzkoako elkarteen arteko txapelketa. Urriaren 18ko asteburuan hasi eta abenduaren 27an izango du amaiera.
Bi fase
10 taldek eman dute izena eta 5eko bi multzotan banatu ditu antolakuntzak lehen faserako. Hau azaroaren 15eko asteburuan amaituko da, itzuli bateko ligaxkari dagozkion 5 jardunaldiak jokatu ostean. Bertatik multzo bakoitzeko lehen bi taldeek 1-4.postuengatik borrokatuko dute, eta besteek, berriz, 5-10. postuen bila jokatuko dute 2. fasean. Bigarren fase hau azaroaren 29tik abenduaren 20ra jokatuko da, eta finala, abenduaren 27an.
10 talde - 2 multzo
Hona hemen taldeak nola dauden multzokatuta:
A multzoa | B multzoa |
Hernani 1 Hernani 3 Ikasberri Ataun Zubieta 2 |
Hernani 2 Hernani 4 Ramuntxo Zarautz Zubieta 1 |
Herrika Hernanik du ordezkaritzarik handiena, 4 talderekin, ondoren Zubietak beste 2, eta Azpeitia, Ataun, Irun eta Zarautzek ordezkari bana izango dute.
Etxean-kanpoan sistema
Partidak ostiraletik igandera bitarteko epean jokatuko dituzte, elkarteek zehaztu eta adosten duten ordutegi eta pilotalekuan. Hona hemen lehen jardunaldiaren berri:
A multzoa
Etxekoa | Kanpokoa | Non-Noiz | ||
Hernani 1 | Hernani 3 | Hernanin, ostiralean, 21:00etan 1.a | ||
Ikasberri | Ataun | Urrestillan, ostiralean, 19:15ean 2.a | ||
ATSEDENA | Zubieta 2 | -- |
B multzoa
Etxekoa | Kanpokoa | Non-Noiz | ||
Hernani 2 | Hernani 4 | Hernanin, ostiralean, 21:00etan 2.a | ||
Ramuntxo | Zarautz | Irungo Artalekun, larunbatean, 12:00etan | ||
ATSEDENA | Zubieta 1 | -- |
Zorte on eta animo!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: