Alde nabarmenak lehen jardunaldian

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2007-12-18 18:52

Joan den larunbatean, abenduak 15, jokatu zen Intxaurrondoko pilotalekuan emakumezkoen Gipuzkoako elkarteen arteko txapelketako lehen jardunaldia.

Txapelketako zerrendaburu diren lau taldetatik hiruk (Kuku, Real Sociedad eta Ikasberri) ez zuten inolako eragozpenik izan finalerdietan jokatzeko txartela eskuratzeko. Laugarrena, berriz, Intxaurrondo, zuzenean finalerdietan dago zozketak hala erabakita.

Hona hemen emaitzak:

1.      TALDEA

EMAITZA

2.      TALDEA

REAL SOCIEDAD

30

10

HERNANI

KUKU

30

7

ORIOKO

IKASBERRI

30

11

URNIETA

Datorren larunbatean, hilak 22, Intxaurrondoko pilotalekuan jokatuko dira finalerdiak. Hona hemen norgehiagoken berri:

Kuku-Ikasberri

Intxaurrondo-Real Sociedad

Partida hauen aurretik jubenilen mailako finalerdi bat jokatuko da, Kuku 1 eta Ataun taldeen artean.

 

 


Utzi iruzkina: