Euskaldunak aurrez aurre Munduko Pilota Txapelketako finalean
Bihar, hilak 9, gaueko 9etatik aurrera jokatuko da Paueko trinketean urriaren 1etik abian den Munduko Pilota Txapelketako nesken trinketeko gomazko paletako finala.
Aurreikuspenak bete egin dira eta gehienek espero zuten finala izango da, hau da, euskaldunak euskaldunen aurka. Lastima beste herrialde batzuen izenean aritu beharra.
Oraindik ez dakigu zein lau pilotari (2 bikote) arituko diren nor baino nor, baina, lehia estu bezain emozioz beterikoa izatea espero da, ligaxkan ere 30-27 amaitu baitzuten. Orduko hartan hegoaldekoak izan ziren nagusi.
Hona hemen talde bakoitzeko partaideak eta finaleko karteldegia:
Txapelketa |
Gorria |
Emaitza |
Urdina |
Non |
Noiz | |
Munduko Pilota Txapelketa Gomazko paleta neskak |
Espainia I. Urkizu H. Zamora M. Ruiz de Larramendi N. Arozena |
|
|
Frantzia S. Leiza A. Etchelecu M. Elguezabal S. Graciet |
Pau |
Urriak 9, 21:00 |
Zorte on eta animo!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: