Euskal Herriko Nesken Gomazko Paleta Txapelketan izena emateko epea zabalik abenduaren 15era arte

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2009-12-09 10:52

2009-2010 denboraldi honetan zehar, Euskadiko Euskal Pilota Federazioak, Hego Euskal Herriko pilota federazioekin lankidetzan, lau lurraldeetako (Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroa) emakume pilotarientzat txapelketa berri bat jarriko du abian: Euskal Herriko Nesken Gomazko Paleta Txapelketa.

Parte hartzaileak - izenematea

Txapelketan pilotariek nahi duten kidearekin jardun ahal izango dute, betiere "partaidetza zerrenda ofizialean" agertu eta maila berean jarri baditu antolakuntzak, edo, hala ez den kasuan, goragoko mailan parte hartzen badute.

Izena abenduaren 15a baino lehen eman behar da, Euskadiko Euskal Pilota Federazioan, izenemate orria bidaliz.

Hiru maila

Jubenilak, 2. maila eta 1. maila bereziko dira.  

Lehiaketa sistema

Izenematearen araberakoa izango bada ere, taldeak multzo bakarrean edo bat baino gehiagotan multzokatuko dira. Hala ere, hasierako ligaxka bat eta bukaerako fasea kasu guztietan jokatuko dituzte.

Taldeak antolatzeko zozketa egingo da.

Maila bakoitzean, txapelketa egoitza bakarrean jokatuko da, eta 2010ean finalak Nafarroan izango dira.

Partiden ordutegia

Larunbat arratsaldetan jokatuko dira.

Euskadiko Federazioak, hala behar izanez gero, egutegia egokitzeko, jardunaldiren bat antola lezake astean zehar.  

 

Informazio gehiago (eta zehatzagoa) jaso ahala joango gara hemen jartzen. Bitartean, ondo izan!


Utzi iruzkina: