Euskal Herriko Emakumezkoen Gomazko Paleta Txapelketa. Finalak martxoaren 7an
Igandean, martxoak 7, Emakume Langilearen Nazioarteko Egunaren bezperan, jokatuko dira Iruñeako Labrit pilotalekuan Euskal Herriko Emakumezkoen Gomazko Paleta Txapelketako finalak.
Gazte mailan, 2. mailan eta 1. mailan parte hartu duten bikoteen artetik onenak zein diren jakiteko, beraz, ez da askorik falta. Hona hemen behin ligaxkak, final laurden eta finalerdiak jokatu ostean nortzuk jokatuko duten Nafarroako hiriburuko pilotaleku entzutesuan:
Kategoria | 1. bikotea | 2. bikotea | Non-Noiz |
Gazteak | Pagola-Semper | Mentxakatorre-Gonzalez | Labrit, 10:30 (1) |
2.maila | Goikoetxea-Gutierrez | Mariñelarena-Urtasun | Labrit, 10:30 (2) |
1.maila | Aristorena-Contin | Pradera-Saez de Arzamendi | Labrit, 10:30 (3) |
Zorte on eta onenek irabaz dezatela!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: