Euskal Herriko Emakumezkoen Gomazko Paleta Txapelketa. Final laurdenak erabakita

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2010-02-18 10:36

Aurretik ohartarazi moduan, behin Lehiaketa Batzordearen erabakiaren berri jaso ondoren, hona hemen larunbatean, hilak 21, 1. eta 2. mailan jokatuko diren final laurdenetako norgehiagoken berri:

Tijero-Ugalde

Garmendia-Aburuza

1.a

Iruña-Ezkabarte

16:00 – 1

Contin-Aristorena

Agirre-Aristorena

1.a

Iruña-Ezkabarte

16:00 – 2

Pradera-Saez De Arzamendi

Diez-Urtasun

1.a

Iruña-Ezkabarte

16:00 – 3

Elizalde-Etxarri

Sanz-M.Okariz

1.a

Iruña-Ezkabarte

16:00 – 4

Pagola-Zabala

Urkizu-Lendinez

2.a

Orio

16:00 – 1

Ibañez-Etxebarria

Munarriz-Urtasun

2.a

Orio

16:00 – 2

Lucas-Goenaga

Lizeaga-Perez

2.a

Orio

16:00 – 3

Ohartuko zinetenez, 1. mailako final laurdenak Nafarroan jokatuko dira, Iruñeako Ezkabarte pilotalekuan, eta 2.ekoak Gipuzkoan, Orion.

Azken fase honetara sailkatu direnen artean hutsune bat nabarmendu behar da 1. mailan: Redondo-Errasti bikotearena. Aurreko bi edizioetan finalera heldu eta txapeldunorde izan arren, aurten, partiden hasiera oso kaxkarrak medio, partida bakarra irabazi eta ligaxkan jokatzearekin konformatu behar izan dira.

Partida orekatu etea gogorrak izatea espero da, baina ikusi egin beharko da zer nola kantxaratzen diren pilotariak larunbatean, arratsaldeko 16:00etatik aurrera.

Gazte-mailan oraindik ere ligaxkako beste bi jardunaldi geratzen zaizkie jokatzeko. Hona hemen aste honetan Gasteizen jokatuko diren partidak:

Arizaga-Urdangarin

Tajada-Ansotegi

Gasteiz-Ogeta

17:00 – 1

Semper-Pagola

Mentxakatorre-Gonzalez

Gasteiz-Ogeta

17:00 – 2

Monserrat-Moron

Arizaga-Urdangarin

Gasteiz-Ogeta

17:00 – 3

Zorte on!


Utzi iruzkina: