Euskal Herriko Emakumezkoen Gomazko Paleta Txapelketa. 3.jardunaldia

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2010-02-10 13:49

Larunbat honetan, otsailaren 13an, Orioko udal pilotalekuan jokatuko dute Euskal Herriko Emakumezkoen Gomazko Paleta Txapelketako gazte mailako pilotariek. Hona hemen karteldegia:

 

 

2010/2/13
ORIO

Semper-Pagola

Monserrat-Moron

Gazt.

16:00-1

Tajada-Ansotegi

Mentxakatorre-Gonzalez

Gazt.

16:00-2

 

Gazte mailako lehiaketan 5 bikote ari dira parte hartzen. Hauek denek denen kontrako joaneko ligaxka jokatzen dihardute, eta lehen bi sailkatuek lortuko dute martxoaren 7ko finalerako txartela. Oraingoz, ordea, ez dago antzematerik zein bikote izan litezken, ez dituztelako bina partida ere jokatu. 

 

Lehen partidan Semper-Pagola hernaniarrek eta Monserrat-Moron irundarrek neurtuko dituzte indarrak. Bigarrenean, aldiz, bi bikoteak bizkaitarrak izango dira.

 

Beste bi kategorietan, berriz, 1. eta 2. mailetan, ligaxkako azken jardunaldiko partidak jokatuko dituzte. 2. mailakoak Lizarran arituko dira eta 1. mailakoak, aldiz, Gasteizko Ogetan eta Mallabian. Honenbestez, jardunaldi honen ostean ezagutuko dugu zein zortzi bikote izango diren, maila bakoitzeko, otsailaren 20ko final laurdenetan aritzeko eskubidea lortzen dutenak.

 

Hona hemen 3. jardunaldiko gainerako partidak:

 

 

2010/2/13
GASTEIZ

Contin-Aristorena

Diez-Urtasun

1

B

16:00-1

Landaluze-Aguirre

Garmendia-Aburuza

1

A

16:00-2

Larrion-Otegi

Elizalde-Etxarri

1

A

16:00-3

Redondo-Errasti

Thate-Antxirika

1

B

16:00-4

 

 

2010/2/13
MALLABIA

Irazustabarrena-Mendizabal

Pradera-Saez De Arzamendi

1

D

16:00-1

Sanz-M.Okariz

A. Okariz-Garcia

1

C

16:00-2

Tijero-Ugalde

Martinez-Martinez

1

C

16:00-3

Agirre-Aristorena

Leunda-Isasmendi

1

D

16:00-4


 

2010/2/13

LIZARRA

Lucas-Goenaga

Indurain-Gasko

2

A

16:00-1

IbaƱez-Etxebarria

Goikoetxea-Gutierrez

2

B

16:00-2

MariƱelarena-Urtasun

Dorronsoro-Benito

2

C

16:00-3

 

Bikote guztiek izango dute zerbait jokoan azken faserako txartelaz gain, multzoko lehen bi postuetako zeinetan kokatu ere garrantzitsua izan baitaiteke final laurdenetako aurkariari dagokionez.


Utzi iruzkina: