Etzi jarriko da abian Emakumeen Paleta Argentinarreko Kutxa Saria 2010

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2010-05-28 11:23

Igande honetan bertan, maiatzaren 30ean, jarriko da abian Emakumeen Paleta Argentinarreko Kutxa Saria 2010. Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak antolaturiko goi-mailako lehiaketa honek Euskal Herriko egungo trinketeko pilotaririk onenak biltzen ditu bere gain, eta, aldi berean, baita mundu mailakoak ere. Izan ere, inoiz trinketeko munduko txapeldun edo/eta Munduko Kopako txapeldun izan dira, besteak beste, Maite Ruiz de Larramendi, Susana Muneta, Maika Elguzebal, Magalie Comet, Stephanie Leiza, Amaia Etchelecu, Nagore Arozena eta Itsaso Urkizu.

 

Lehiaketa sistema

 

Antolaketa Batzordeak 12 pilotari hautatu ditu, 6 bikote osatuaz. Bikote hauek bi multzotan banatu dituzte,  hiruna bakoitzean.  Multzo bakoitzean joaneko ligaxka bat jokatuko dute, denek denen aurka. Ligaxkaren amaieran lehenengo eta bigarren postuetan sailkaturiko bikoteek, elkarren artean gurutzatuta, finalerdiak jokatuko dituzte norgehiagoka batera. Finalerdietako irabazleek finala jokatuko dute eta, galtzaileek, berriz, 3. eta 4. postua.

 

Hona hemen parte hartzaileen zerrenda:

 

MULTZOA

BIKOTE PARTEHARTZAILEAK

A

Patri Espinar-Maite Ruiz de Larramendi

Haizea Zamora-Nagore Arozena

Itsaso Urkizu-Severine Graciet

B

Susana Muneta-Amaya Serre

Amaia Etchelecu-Magalie Comet

Cindy Hervé-Maika Elguezabal

ORDEZKOAK

Aurrelariak

Atzelariak

Stephanie Leiza

Naty Evaristti

Claire Bordagaray

Ainhoa Montes

 

Pilotariak honela banatuko genituzke lurraldetasunari erreparatuz:

Gipuzkoa (4) à Nagore Arozena, Itsaso Urkizu, Ainhoa Montes eta Naty Evaristti.

Lapurdi (4) à Maika Elguezabal, Amaia Etchelecu, Magalie Comet eta Stephanie Leiza.

Nafarroa (3) à Maite Ruiz de Larramendi, Susana Muneta eta Haizea Zamora.

Nafarroa Beherea (2) à Claire Bordagaray eta Amaya Serre.

Landak (2) à Severine Graciet eta Cindy Hervé.

Bizkaia (1) à Patri Espinar.

           

Egoitza

 

Gipuzkoan trinket gutxi daudela kontuan hartuz eta daudenak egoerarik onenean ez daudela ikusirik, partida guztiak aurreko urteetan bezala egoitza bakar batean jokatzea erabaki da; hain zuzen ere egun Gipuzkoan daukagun trinketerik ederrenean, Irungo RAMUNTXO BERRIn.

 

Egutegia - Ordutegia

 

Txapelketa maiatzaren 30etik ekainaren 27ra bitartean jokatuko da, igandeetan, 11:30etik aurrera.

 

Hona hemen lehiaketa egutegiaren berri:

 

EMAKUMEEN PALETA ARGENTINARREKO KUTXA SARIA 2010

2010eko Maiatzak 30,  RAMUNTXO BERRI (Irun) 11:30

 

LIGAXKA

1. jardunaldia

1

Patri ESPINAR

Maite R. de LARRAMENDI

  

 

Haizea ZAMORA

Nagore AROZENA

Atsedena: Itsaso URKIZU – Severino GRACIET

2

Susana MUNETA

Amaya SERRE

 

 

Amaia ETCHELECU

Magalie COMET

Atsedena: Cindy HERVÉ – Maika ELGUEZABAL

2010eko Ekainak 6,  RAMUNTXO BERRI (Irun) 11:30

 

LIGAXKA

2. jardunaldia

1

Cindy HERVÉ

Maika ELGUEZABAL

  

 

Susana MUNETA

Amaya SERRE

Atsedena: Amaia ETCHELECU – Magalie COMET

2

Itsaso URKIZU

Severine GRACIET

  

 

Patri ESPINAR

Maite RUIZ de LARRAMENDI

Atsedena: Haizea ZAMORA – Nagore AROZENA

2010eko Ekainak 13,  RAMUNTXO BERRI (Irun) 11:30

 

LIGAXKA

3. jardunaldia

1

Haizea ZAMORA

Nagore AROZENA

 

 

Itsaso URKIZU

Severine GRACIET

Atsedena: Patri ESPINAR-Maite RUIZ de LARRAMENDI

2

Amaia ETCHELECU

Magalie COMET

 

 

Cindy HERVÉ

Maika ELGUEZABAL

Atsedena: Susana MUNETA – Amaya SERRE

2010eko Ekainak 20 FINALERDIAK,  RAMUNTXO BERRI (Irun) 11:30

FINALERDIAK

1

A1

 

 

B2

2

B1

 

 

A2

2010eko Ekainak 27,  3-4 postuak + FINALA,  RAMUNTXO BERRI (Irun) 11:30

 3-4. postua

FINALA

1

 

 

 

 

2

 

 

 

 

 


Utzi iruzkina: