Espinar-Montes bikoa txapeldun Trinketeko IV. Emakumea Pilotarin, 1.mailan
Ostiralean, maiatzaren 28an, jokatu zen Irurako Ametsa trinketean IV. Emakumea Pilotari txapelketako 1. mailako finala.
Etxegia-Manzisidor eta Espinar-Montes bikoteak aritu ziren nor baino nor. Hasiera batean uste zenaren kontra, ez zen oso partida orekatu eta ikusgarria atera, urduritasunaren eraginez ohi baino hutsegite gehiago izan baitziren. Markagailuan ere ageri da aldea, 11 tantoko errentaz irabazi baitzuten Patri eta Ainhoak.
Hemen emaitza:
FINALA Maiatzak 28 (ostirala) 20:30 (3. partida) IRURA | |
ETXEGIA MANZISIDOR |
19 |
ESPINAR MONTES |
30 |
Honenbestez, pilotari batek baino gehiagok eman dio amaiera urrian hasiriko denboraldiari. Beste batzuk, ordea, pilotakadaz pilotakada lanean jarraituko dute oraindik ere Trinketeko 2. mailako Emakumea Pilotarin Trinketeko Kutxa Sarian eta Espainiako Txapelketan, besteak beste.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: