Emakumezkoen II. El Diario Vasco Saria. Azken festa Tolosan

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2009-02-23 17:33

Datorren igandean, martxoaren 1ean, Tolosako Beotibar pilotalekuan amaituko da ezker hormako Emakumezkoen II. El Diario Vasco Saria. Goizeko 11:30etik aurrera, lehendabiziko partida 3 eta 4. postuak zehazteko izango da eta hau amaitzean jarriko da jokoan 2. edizio honetako txapela.

Zarauzko Aritzbatalde pilotalekuan jokatu ziren atzo, hilak 22, bi finalerdiak. Beraz, erabakita dago nor arituko diren txapelaren bila eta nor podiumeko 3. koxkaren bila.

3 eta 4. postuetarako partida:

1. bikotea 2. bikotea
Pierola-Montes 18 30 Fernandez-Ruiz de Larramendi

 

Bi bikoteak 30 tantora iritsi gabe geratu ziren finalerdietan, baina oso partida ezberdinak jokatuta. Hala ere, bi bikoteetako batek ziurtaturik du 30a. Nor izango den jakitea falta da, ordea.

Ligaxkan, B multzoan, elkarren aurka jokatu zuten Urretxuko Ederrena pilotalekuan eta erraz nagusitu ziren (30-15) Itsaso Urkizu eta Ainhoa Montes. Igandean, ordea, 0tik hasiko dira denak eta ea partida polita osatzen duten lau pilotariek.

Finala:

1. bikotea 2. bikotea
Elguezabal-Arozena 30 26 Muneta-Bordagaray

Finalerdi oso ezberdinak jokatu zituzten bi bikote hauek. Lehenengoek erraz lortu zuten txartela, euren jokoa ondo baino hobeto egin eta aurkarien hutsak eragin eta baliatuz. Bigarrenek ere oso partida ona jokatu zuten, eta ordu eta larudenez jo eta jo aritu ondoren merezimendu osoz izango dira finalean.

Hauek ere ligaxkan elkarren aurka jokatuta heldu dira finalera. Hernaniko udal pilotalekuan neurtu zituzten indarrak otsailaren 8an eta ia ordu eta erdiko iraupena izan zuen partida luze bezain gogorra jokatu zuten. Azkenean Elguzezabal-Arozenak eskuratu zuten garaipena, 30-23ko emaitzaz. Tolosan ere, orduko hartan bezala, majo izerditu beharko dute batzuk zein besteek txapela jantzi aurretik.

Zer hoberik Beotibarren azaltzea baino!!


Utzi iruzkina: