Emakumezkoen II. El Diario Vasco Saria. 3.jardunaldia

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2009-02-11 13:30

Joan zen igandean, otsailaren 8an, jokatu ziren Hernaniko udal pilotalekuan ezker hormako Emakumezkoen II. El Diario Vasco sariko 2. jardunaldiko neurketak. Hemen dituzue emaitzak:

Multzoa

1. taldea

 

2. taldea

B multzoa

Fernandez-

Ruiz de Larramendi

30

14

Etchelecu-Argain

A multzoa

Muneta-Bordagaray

23

30

Elguezabal-Arozena

Emaitza hauei esker, finalerdietarako txartela lortu zuten B multzoko Fernandez-Ruiz de Larramendi eta Urkizu-Montes bikoteek, Etchelecu-Argainek euren bi neurketetan ez baitute garaipenik lortu. A multzoan, berriz, Elguezabal-Arozena ere, tanto kopuruari esker, finalerdietan dira. Beste txartela norentzat izango den Urretxun erabakiko da.

 

Datorren igandean, otsailaren 15ean, goizeko 11:30etik aurrera Urretxuko Ederrena pilotalekuan jokatuko dira ligaxkako azken jardunaldiko partidak. Bertan jakingo da zein lau bikotek eta nork noren aurka jokatuko duten Zarautzen otsailaren 22an.

 

Hemen igandeko partiden berri:

Multzoa

1. bikotea

 

2. bikotea

A multzoa

Espinar-Serre

22 

30

Muneta-Bordagaray

B multzoa

Urkizu-Montes

30

15

Fernandez-Ruiz de Larramendi

Atsedena izango dute A multzoan Elguezabal-Arozena eta B multzoan Etchelecu-Argain bikoteek.

Eguraldi ona dago iragarrita. Beraz, badakizue, Bidegorrian pasieran ibili ondoren, sartu-irten bat egin pilotalekutik!!


Utzi iruzkina: