Emakumezkoen II. El Diario Vasco Saria. 1. jardunaldia
Otsailaren lehenean ekingo dio bere bideari ezker hormako Emakumezkoen II. El Diario Vasco Sariak. 6 bikote ariko dira txapelketan, 2 multzotan banatuta, aurreko albiste batean azaldu bezala.
http://www.blogak.com/emakumeapilotari/emakumezkoen-ii-el-diario-vasco-saria-ate-joka
Ligaxka bat jokatuko dute lehenengo multzo banatan eta bertatik aterako dira finalerdietan jokatuko duten lau bikoteak, multzo bakoitzeko lehen bi postuetan sailkatuak, hain zuzen ere.
Jarraian dituzue igandean, otsailaren 1ean, goizeko 11:30etik aurrera Egiako (Donostia) pilotalekuan jokatuko diren 1. jardunaldiko partiden berri:
Multzoa | 1. bikotea | 2. bikotea | Ordena | ||
A multzoa | Elguezabal-Arozena | 26 | 30 | Espinar-Unanue* |
1. partida |
B multzoa | Etchelecu-Argain | 24 | 30 | Urkizu-Montes | 2. partida |
*Serren ordez aritu da
Atsedena izango dute igandean A multzoan Muneta-Bordagarayk eta B multzoan Fernandez-Ruiz de Larramendik.
Ligaxka oso motza izaki, partida guztiak dira benetan garrantzitsuak, garaipen edo porrot bat erabakigarria izan bailiteke sailkapenean, tanto kopurua bezalaxe. Partida estu eta parekatuak izatea espero da, gainera, bikoteen artean berdintasuna baita nagusi.
Zorte on eta igandera arte!!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: