Emakumeentzako paleta ikastaroak Orio, Villabona eta Azkoitian

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2010-11-09 13:34

Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak 18 urtetik gorako emakumeentzako paleta ikastaroak jarri nahi ditu martxan Orio, Villabona eta Azkoitian.

Astean behingo maiztasunarekin, ordu eta erdiko paleta saioak egingo dituzte bertaratzen direnek, teniseko pilotarekin eta paleta arinekin. Ikasturtearen amaieran, gainera, ohitura bihurtu den lez, azken festa batean Gipuzkoako herri ezberdinetan ikastaroa egiten ari diren emakumeekin bilduko dira, Emakumea Pilotari Egunean. Aurreko edizioetan 80 inguru elkartu ziren eta egun-pasa ederra egin zuten Iruran. Bertan jokatzen da Emakumezkoen Paletako Gipuzkoako Txapelketa Herrikoiaren azken fasea ere.

Orio

Izenematea: azaroaren 11ra arte

  • GEPF: 943471463
  • Mugikorra: 665988588 (Patri)
  • Orioko kiroldegia

Eguna: astelehen, ostegun edo ostirala

Ordua: goizez

Villabona

Izenematea: azaroaren 17ra arte

  • GEPF: 943471463
  • Mugikorra: 655719492 (Ainhoa)
  • Villabonako kiroldegia

Eguna: asteazken edo osteguna

Ordua: 9:30-10:30, 10:00-11:30, 14:30-16:00 (osteg.) edo 15:00-16:30 (asteazk.)

Azkoitia

Izenematea: azaroaren 24ra arte

  • GEPF: 943471463
  • Azkoitiko kiroldegia

Eguna: astelehena

Ordua: 17:15-18:45

Ikastaroek 105€ko kuota izango dute eta ekainaren amaierara bitarteko iraupena izango dute. Materiala ere teknikariak eramango du.

Informazio gehiagorako Gipuzkoako Euskal Pilota Federaziora (943471463) jo dezakezue.


Utzi iruzkina: