Emakumeen Paleta Argentinarreko Kutxa Saria 2010. Finala igandean

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2010-06-21 16:17

Atzo eguerdian erabaki zen zein bi bikote arituko diren datorren igandean, hilak 27, nor baino nor 2010eko Emakumeen Paleta Argentinarreko Kutxa Sariko finalean.

Patuak hala nahita edo, kasualitatea baino ez den arren, gorriz arituriko bi bikoteek lortu zuten 30 tantotara heltzea.

EMAKUMEEN PALETA ARGENTINARREKO KUTXA SARIA 2010

2010eko Ekainak 20 FINALERDIAK,  RAMUNTXO BERRI (Irun) 11:30

FINALERDIAK

1

Patri ESPINAR

Maite R. de LARRAMENDI

30

10

Susana MUNETA

Ainhoa MONTES

2

Amaia ETCHELECU

Magalie COMET

30

29

Itsaso URKIZU

Severine GRACIET

Oso tankera ezberdineko partidak izan ziren biak ala biak ere. Izan ere, lehen partidan erabateko nagusitasuna izan zuten Espinar eta Ruiz de Larramendik. Partidak ordu erdiko iraupena izan zuen eta kolore bakarra, gorria. Oso joko bolada onean da atzelari eulatearra eta bi pilotariek ere oso ongi hartu dute elkar. Beraz, orain arteko joerari eutsiz, partidarik galdu gabe sailkatu dira finalerako.

Bigarren finalerdian, aldiz, tentsio eta emozio faltarik ez zen izan. Partida ona jokatu zuten lau paletariek, orekatua, berdinketa askokoa. Azken emaitzak ere argi uzten du berdintasun hori. Azken txanpan Urkizu eta Graciet 29-23 aurretik izan baziren ere, garaipenetik tanto bakarrera, arriskatu eta gauzak oso ondo egitearen poderioz 29nakoa igo zuten markagailura Etchelecu eta Cometek. Azken pilotakada sarera bidali zuen zuzenean Urkizuk, garaipena aurkariei emanaz. Beraz, Etchelecu eta Comet ere partidarik galdu gabe heldu dira finalera.

Finala eta 3. eta 4. posturako partidak igandean, hilak 27, jokatuko dira Irungo Ramuntxo Berri trinketean. Hona hemen karteldegia:

EMAKUMEEN PALETA ARGENTINARREKO KUTXA SARIA 2010

2010eko Ekainak 27 FINALA,  RAMUNTXO BERRI (Irun) 11:30

3-4. postuak

1

Itsaso URKIZU

Severine GRACIET

 

 

Susana MUNETA

Ainhoa MONTES

FINALA

2

Patri ESPINAR

Maite R. de LARRAMENDI

 

 

Amaia ETCHELECU

Magalie COMET

Faborito argirik gabeko partidak izango dira, aurreikuspena betez gero behintzat, bai jaialdiari hasiera emango diona eta baita final nagusia ere. Piloriek asmatzen badute ikuskizunik eta emoziorik ez da faltako.

Zorte on eta animo denoi!


Utzi iruzkina: