Emakumeen Paleta Argentinarreko Kutxa Saria 2010. Finalerdiak erabakita

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2010-06-14 15:35

Ligaxkako 3 jardunaldiak amaituta, dagoeneko esku artean daukagu Emakumeen Paleta Argentinarreko Kutxa Saria 2010 txapelketaren baitan finalerdietan nor baino nor arituko diren lau bikoteen berri. Sei bikoterekin ekin zitzaion txapelketa honetan multzo bakoitzeko azkenak kanpoan geratu dira, garaipenik gabe.

Hona hemen atzoko partiden emaitzak:

EMAKUMEEN PALETA ARGENTINARREKO KUTXA SARIA 2010

2010eko Ekainak 6,  RAMUNTXO BERRI (Irun) 11:30

 

 

LIGAXKA

3. jardunaldia

1

Haizea ZAMORA

Nagore AROZENA

13

30

Itsaso URKIZU

Severine GRACIET

Atsedena: Patri ESPINAR-Maite RUIZ de LARRAMENDI

2

Amaia ETCHELECU

Magalie COMET

30

27

Cindy HERVÉ

Maika ELGUEZABAL

Atsedena: Susana MUNETA – Amaya SERRE

Jaialdiari hasiera eman zion partida jokatu aurretik, pilotariek bazekiten garaileak finalerdietarako txartela eskuratuko zuela, eta galtzailea, aldiz, lehiatik kanpo geratuko zela. Presio gehigarriarekin kantxaratu ziren, beraz. Hasiera-hasieratik, baina, jokoan nagusi izan ziren Urkizu eta Graciet, eta, markagailuan nabari den bezala, estuasun handiegirik igaro gabe lortu dute aurrerako txartela.

Ligaxkako azken neurketan B multzoko multzo burutza, bikote gorriari dagokionez, eta sailkapenerako azken esperantza, bikote urdinaren kasuan, izan ziren aurrez aurre. Izan ere, Etchelecu eta Comet aurreko partida irabazita zeuden bitartean Hervé eta Elguezabal irabazteko premia larriz kantxaratu baitziren.

Partida dezente estutu zen bikote gorria tanto bakarraren faltan zenean, 29-22 aurretik, aurkariek erreakzionatu eta 27raino iristea lortu baitzuten. Amaieran, ordea, 30-27 eta gorriak zuzenean finalerdietara, bitik bi garaipen poltsikoratuta.

Hona hemen finalerdietako partidak nola geratu diren:

EMAKUMEEN PALETA ARGENTINARREKO KUTXA SARIA 2010

2010eko Ekainak 20 FINALERDIAK,  RAMUNTXO BERRI (Irun) 11:30

FINALERDIAK

1

Patri ESPINAR

Maite R. de LARRAMENDI

 

 

Susana MUNETA

Ainhoa MONTES

2

Amaia ETCHELECU

Magalie COMET

 

 

Itsaso URKIZU

Severine GRACIET

Ainhoa Montesek Amaya Serren lekua hartu behar izan du, azken honek, belaunean izandako lesio batek eraginda, ez baitu pittin batean jokatzerik izango.


Utzi iruzkina: