Emakumeen Paleta Argentinarreko Kutxa Saria 2010. 3.jardunaldia
Igandean, ekainak 13, jokatuko dira Irungo Ramuntxo Berri trinketean ligaxkako 3. eta azken jardunaldiari dagozkion bi partidak.
Hona hemen karteldegia:
EMAKUMEEN PALETA ARGENTINARREKO KUTXA SARIA 2010 | |||||
2010eko Ekainak 6, RAMUNTXO BERRI (Irun) 11:30 | |||||
LIGAXKA 3. jardunaldia |
1 |
Haizea ZAMORA Nagore AROZENA |
|
|
Itsaso URKIZU Severine GRACIET |
Atsedena: Patri ESPINAR-Maite RUIZ de LARRAMENDI | |||||
2 |
Amaia ETCHELECU Magalie COMET |
|
|
Cindy HERVÉ Maika ELGUEZABAL | |
Atsedena: Susana MUNETA – Amaya SERRE |
Bi partidak erabakigarriak izango dira, finalerdietarako txartelak izango baitira jokoan. Jaialdiko lehenengoan garaipena eskuratzen duen bikoak finalerdietan jokatzeko baimena lortuko du eta beste bikotea, aldiz, etxera joango da. Bigarrenean, berriz, Etchelecu-Cometek irabaziko balute multzoburu sailkatuko lirateke finalerdietara eta, bestela, berriz, berdinketa hirukoitza egongo litzateke eta aldeko zein kontrako tanto aldeak erabakiko luke finalerdietara zein bi bikote igaroko diren.
2. JARDUNALDIKO EMAITZAK
EMAKUMEEN PALETA ARGENTINARREKO KUTXA SARIA 2010 | |||||
2010eko Ekainak 6, RAMUNTXO BERRI (Irun) 11:30 | |||||
LIGAXKA 2. jardunaldia |
1 |
Cindy HERVÉ Maika ELGUEZABAL |
28 |
30 |
Susana MUNETA Amaya SERRE |
Atsedena: Amaia ETCHELECU – Magalie COMET | |||||
2 |
Itsaso URKIZU Severine GRACIET |
26 |
30 |
Patri ESPINAR Maite RUIZ de LARRAMENDI | |
Atsedena: Haizea ZAMORA – Nagore AROZENA |
A multzoko bikote bat sailkatu da dagoeneko finalerdietarako, Espinar eta Ruiz de Larramendik ligaxkako bi partidetatik biak irabazi baitituzte. Bestea igande honetako garailea izango da. B multzoan, ordea, igande honetara arte ezingo da jakin zein bi bikote sailkatuko diren finalerdietarako.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: