Emakumeen Paleta Argentinarreko Kutxa Saria 2010. 2. jardunaldia igandean

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2010-06-01 19:26

Igandean, ekainak 6, jokatuko dira Irungo Ramuntxo Berri trinketean 2. jardunaldiari dagozkion bi partidak.

Hona hemen karteldegia:

EMAKUMEEN PALETA ARGENTINARREKO KUTXA SARIA 2010

2010eko Ekainak 6,  RAMUNTXO BERRI (Irun) 11:30

 

LIGAXKA

2. jardunaldia

1

Cindy HERVÉ

Maika ELGUEZABAL

  

 

Susana MUNETA

Amaya SERRE

Atsedena: Amaia ETCHELECU – Magalie COMET

2

Itsaso URKIZU

Severine GRACIET

  

 

Patri ESPINAR

Maite RUIZ de LARRAMENDI

Atsedena: Haizea ZAMORA – Nagore AROZENA

Bi bikotek ligaxkako estreinako partidak jokatuko dituzte (Hervé-Elguezabal eta Urkizu-Graciet) eta beste biek, aldiz, ligaxkako 2. eta eurentzat azken sailkapen neurketak.

Honenbestez, Muneta-Serre bikoteak irabaztea eta azken norgehiagoken zain geratzea beste aukerarik ez du finalerdietan aritu nahi badu. Espinar-Ruiz de Larramendiri garaipenak finalerdietarako zuzeneko txartela eta taldeko lehen postua ziurtatuko lizkieke. Hervé-Elguezabal eta Urkizu-Gracieti ere txapelketa garaipen banarekin hasteak lagunduko lieke finalerdietarako sailkatu ahal izateko.

Partida estu, bizi eta oso lehiatuak izatea espero da, iragan igandekoak bezalaxe. Pilotariek euren mailan jokatzea lortzen badute ez da ikuskizun makala izango.

Zorte on eta animo!


Utzi iruzkina: