Emakumeen Paleta Argentinarreko Kutxa Saria 2010. 1.jardunaldiko emaitzak
Herenegun, maiatzaren 30an, jarri zen martxan Irungo Ramuntxo Berri trinketean Emakumeen Paleta Argentinarreko Kutxa Saria 2010. Bertan, une honetako Euskal Herriko, eta bide batez, mundu mailako, trinketeko paletaririk onenak arituko dira lehia bizian ekainaren 27ra bitartean.
Lehen jardunaldian partida gogor eta estuak jokatzea espero zen eta aurreikuspenak bete zituzten pilotariek. Hona hemen emaitzen taula:
EMAKUMEEN PALETA ARGENTINARREKO KUTXA SARIA 2010 | |||||
2010eko Maiatzak 30, RAMUNTXO BERRI (Irun) 11:30 | |||||
LIGAXKA 1. jard. |
1 |
Patri ESPINAR Maite R. de LARRAMENDI |
30 |
25 |
Haizea ZAMORA Nagore AROZENA |
Atsedena: Itsaso URKIZU – Severino GRACIET | |||||
2 |
Susana MUNETA Amaya SERRE |
29 |
30 |
Amaia ETCHELECU Magalie COMET | |
Atsedena: Cindy HERVÉ – Maika ELGUEZABAL |
Garaipena eskuratu zuten Espinar-Ruiz de Larramendi eta Etchelecu-Comet bikoteek arnasa pittin bat hartu ahal izango dute datorren asterako. Galtzaile izan ziren Zamora-Arozena eta Muneta-Serre, aldiz, euren ligaxkako hurrengo partida irabaztera behartuta daude finalerdietan izateko aukerak mantendu nai badituzte.
Igandean, ekainaren 6an, jokatuko da bigarren jardunaldia.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: