Emakumeen paleta argentinarreko Kutxa Sari Nagusia 2011. Aurkezpena
Igande honetan bertan, maiatzaren 29an, jarriko da abian trinketeko goi-mailako txapelketa hau. Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak antolaturiko lehiaketa honek Euskal Herriko pilotaririk onenak biltzen ditu bere gain, eta, aldi berean, baita mundu mailakoak ere. Izan ere, inoiz trinketeko munduko txapeldun edo/eta Munduko Kopako txapeldun izan dira, besteak beste, Maite Ruiz de Larramendi, Maika Elguezabal, Amaia Etchelecu, Nagore Arozena, Maider Mendizabal, Stephanie Leiza eta Maritxu Housset.
Lehiaketa
sistema
Antolaketa Batzordeak 12 pilotari hautatu ditu, 6 bikote osatuaz. Bikote hauek bi multzotan banatu dituzte, hiruna bakoitzean. Multzo bakoitzean joaneko ligaxka bat jokatuko dute, denek denen aurka. Ligaxkaren amaieran lehenengo eta bigarren postuetan sailkaturiko bikoteek, elkarren artean gurutzatuta, finalerdiak jokatuko dituzte norgehiagoka batera. Finalerdietako irabazleek finala jokatuko dute eta, galtzaileek, berriz, 3. eta 4. postua.
Hona hemen parte hartzaileen zerrenda:
ATZELARIAK |
|
Maider Mendizabal (Gipuzkoa) |
Nagore Arozena (Gipuzkoa) |
Maitane Aburuza (Gipuzkoa) |
Maite Ruiz de Larramendi (Nafarroa) |
Susana Muneta (Nafarroa) |
Maika Elguezabal (Lapurdi) |
Haizea Zamora (Nafarroa) |
Magalie Comet (Lapurdi) |
Amaia Etchelecu (Lapurdi) |
Maritxu Housset (Lapurdi) |
Stephanie Leiza (Lapurdi) |
Severine Graciet (Landak) |
Ordezkoak |
|
Aurrelariak |
Atzelariak |
Judith Etxarri (Nafarroa) |
Amaya Serre (Baxenafarroa) |
|
Ainhoa Montes (Gipuzkoa) |
Bikoteak eta multzoak nola osatu diren, aldiz,
jarraian:
MULTZOA |
BIKOTE PARTEHARTZAILEAK |
A |
Stephanie Leiza-Maite Ruiz de Larramendi |
Haizea Zamora-Magalie Comet |
|
Susana Muneta-Severine Graciet |
|
B |
Maitane Aburuza-Maritxu Housset |
Maider Mendizabal- Maika Elguezabal |
|
Amaia Etchelecu-Nagore Arozena |
Egoitza
Jardunaldi guztiak Irungo Ramuntxo Berri trinketean jokatuko dira, guztira 5 izanik. Partidak igande goizetan jokatuko dira, 11:30etik aurrera. Jaialdi bakoitzean bina partida ikusteko aukera izango da.
Egutegia
Txapelketa maiatzaren 29tik ekainaren 26ra bitartean jokatuko da. Hona hemen jardunaldiz jardunaldiko partiden berri:
2011ko Maiatzak 29, 11:30. Ligaxkako 1.jard. |
||||
1 |
Stephanie LEIZA Maite R. LARRAMENDI |
Haizea ZAMORA Magalie COMET |
||
2 |
Maitane ABURUZA Maritxu HOUSSET |
Maider MENDIZABAL Maika ELGUEZABAL |
||
2011ko Ekainak 5, 11:30. Ligaxkako 2.jard. |
||||
1 |
Maider MENDIZABAL Maika ELGUEZABAL |
Amaia ETCHELECU Nagore AROZENA |
||
2 |
Haizea ZAMORA Magalie COMET |
Susana MUNETA Severine GRACIET |
||
2011ko Ekainak 12, 11:30. Ligaxkako 3.jard. |
||||
1 |
Susana MUNETA Severine GRACIET |
Stephanie LEIZA Maite R. LARRAMENDI |
||
2 |
Amaia ETCHELECU Nagore AROZENA |
Maitane ABURUZA Maritxu HOUSSET |
||
2011ko Ekainak 19, 11:30. Finalerdiak |
||||
1 |
A 1 |
B 2 |
||
2 |
B 1 |
A 2 |
||
2011ko Ekainak 26, 11:30. Finala eta 3-4.postuak |
||||
1 |
3-4.postuko partida |
|||
2 |
FINALA |
Txapelketaren aurkezpena
Ostegunean, hilak 26, aurkeztuko da, Donostiako Kirol Etxean, Trinketeko Emakumeen Paleta Argentinarreko II. Kutxa Sari Nagusia. 20:30ean hasiko da ekitaldia, eta txapelketaren xehetasunak emateaz gain, pilotari parte-hartzaileen zein erakundeetako ordezkarien argazkia ere aterako da.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: