Emakumeen paleta argentinarreko Kutxa Sari Nagusia 2011. 2.jardunaldia - Emaitzak
Atzo, hilak 5, jokatu zen Irungo Ramuntxo Berri trinketean Emakumeen Paleta Argentinarreko Kutxa Sari Nagusiko 2. jardunaldia. Hona hemen emaitzen taula:
2011ko Ekainak 5, 11:30. Ligaxkako 2.jard. |
||||
1 |
Maider MENDIZABAL Maika ELGUEZABAL |
20 |
30 |
Amaia ETCHELECU Nagore AROZENA |
2 |
Haizea ZAMORA Magalie COMET |
30 |
26 |
Susana MUNETA Severine GRACIET |
Ligaxkako azken jardunaldiaren faltan gori-gori dago txapelketa, sei bikoteek baitituzte sailkatzeko aukerak. Izan ere, garaipen banarekin berdinduta lau bikote daude: A multzoan Leiza-Ruiz de Larramendi eta Zamora-Comet eta B multzoan Mendizabal-Elguezabal eta Etchelecu-Arozena. Garaipenik ez duten bi bikoek, Muneta-Graciet (A multzoan) eta Aburuza-Houssetek (B multzoan) oraindik ere bigarren partida irabaz dezakete.
Beraz, emozioa eta tentsioa ziur izango direla igandean, bertan erabakiko baita finalerdietara nor igaro eta nortzuk hartu beharko duten etxerako bidea.
3. jardunaldiaren berri bihar-etzi emango dizuegu xeheago.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: