Emakumeen paleta argentinarreko Kutxa Sari Nagusia 2011. 2.jardunaldia

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2011-06-01 23:12

Igandean, ekainaren 5ean, jokatuko da Irungo Ramuntxo Berrin 2. jardunaldia. Goizeko 11:30ean hasita bi norgehiagoka ikusi ahal izango dira. Hona hemen karteldegia eta partida bakoitzaren inguruko kronikatxo bat. Hona hemen 1.jardunaldiko emaitzen taula:

2011ko Maiatzak 29,  11:30. Ligaxkako 1.jard.

1

Stephanie LEIZA

Maite R. LARRAMENDI

30

20

Haizea ZAMORA

Magalie COMET

2

Maitane ABURUZA

Maritxu HOUSSET

22

30

Maider MENDIZABAL

Maika ELGUEZABAL

Ez dago faborito argirik igandeko norgehiagoketarako, bikoteen arteko parekotasunaren isla, nahiz eta urdinek, 1. partidan, eta bikote gorriak bigarrenean garaipen premia handixeagoa izan dezaketen. Izan ere, Mendizabal-Elguezabalek garaipena eskuratu zuten 1. jardunaldian eta Zamora-Cometek, aldiz, galdu egin zuten.

2011ko Ekainak 5,  11:30. Ligaxkako 2.jard.

1

Maider MENDIZABAL

Maika ELGUEZABAL

Amaia ETCHELECU

Nagore AROZENA

2

Haizea ZAMORA

Magalie COMET

Susana MUNETA

Severine GRACIET

 1. partida

MENDIZABAL-ELGUEZABAL / ETCHELECU-AROZENA

Ligaxkako bigarren eta azken norgehiagoka izango da bikote gorriarentzat eta, estreinekoa, aldiz, urdinen kasuan. Mendizabal-Elguezabalek garaipena eskuratu zuten iragan igandean, beraz, ez dute derrigorrez irabazi beharrik. Hala ere, ligaxkako 2. Eta azken norgehiagoka izaki, garaipenak multzoburutza ziurtatuko lieke. Urdinei ere asko lagunduko die txapelketa irabazten hasteak finalerdietarako aukera guztiak izateko. Hala ere, hauek ekainaren 12an izango dute 2. partida.  Beraz, lau pilotariak borrokarako gogoz eta duten onena eman asmoz kantxaratuko dira. 

Aburuza-Houssetek atsedena izango dute. Hauek ere adi-adi jarraituko dute partida hau, oraindik ere lehian bete-betean jarraitzen baitute.

2. partida

ZAMORA-COMET / MUNETA-GRACIET

Jaialdia itxiko duen partidan ere ligaxkako azken norgehiagoka dute gorriek eta aurrenekoa urdinek. Kasu honetan, ordea, porrot batekin kantxaratuko dira Zamora eta Comet, bigarren partida derrigor irabazi beharrean lehian segi nahi badute. Urdinei ere komeni zaie garaipena eskuratzea, moralki eta aurrera egiteko aukeretan eragin zuzena izan ohi baitu txapelketa irabaziz hasteak. Hauek ere izerditzeko asmoz eta lehiarako grina barneratuta hasiko dira, eta ikusi egin beharko da zer nolako neurketa irteten den.

Leiza-Ruiz de Larramendik jai izango dute.


Utzi iruzkina: