Emakumeen Gomazko Paletako Kutxa Saria 2012. 3.jard.-Kronika

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2012-02-20 09:41

Gaur goiz-eguerdian Zumarragako Beloki pilotalekuan jokatu dira txapelketa honetako ligaxkako 3. eta azken jardunaldiko neurketak, 10.30ean hasi den jaialdian. Hona hemen emaitzak eta kronika:

2012ko otsailak 19, ZUMARRAGA-Beloki, 10:30

Ligaxkako 3.jardunaldia

PROMOZIO SARIA

1

Isasmendi-Mendizabal

27

30

Andueza-Ugalde

 

Atsedena: GARMENDIA-SEMPER

KUTXA SARI NAGUSIA

2

Housset-Serre

30

19

Aristorena-Ruiz De Larramendi

 

Atsedena: MENDIZABAL-ARRIETA

3

Irazustabarrena-Arozena

27

30

Etchelecu-Contin

 

Atsedena: MUNETA-BORDAGARAY


1. partida

Promozio Sariko norgehiagokak eman dio hasiera jaialdiari, 10:30 pasatxoan. Bertan emozioa, tanto piloteatuak eta joko ona izan dira nagusi. Ia ordubetez aritu dira jo eta ke lau pilotariak, fin asko. Asko zegoen jokoan denentzat, Isasmendi-Mendizabal bikoteak ezinbestekoa zuen garaipena finalean izateko eta urdinek, aldiz, garaipena eskuratu zutenez iragan astean, ez zuten hainbesteko estutasunik, hasiera batean, baina kalkulagailua ez da lagun oso ona izaten eta tanto kopuru ahaztu eta garaipenaren bila kantxaratu dira hauek ere. Oso berdindua izan da neurketa hasiera-hasieratik (1313, 17-17, 26-26) eta amaieran balantza hutsen bat edo bestek desorekatu du. Honenbestez, martxoaren 4ko Beotibarreko finalean arituko dira aurrez aurre Andueza-Ugalde eta Garmendia-Semper bikoteak.

2. partida

Ez da espero bezain parekatu eta ikusgarria atera Kutxa Sari Nagusiari zegokion lehenengo partida. Bi bikoteek zuten beharrezko irabaztea aurrera segi ahal izateko eta Iparraldekoek lortu dute txartela. Maritxu Housset eta Amaya Serrek eragozpen handirik gabe hartu dute aurrea markagailuan neurketaren lehen txanpatik, urdinak lotuta eta nahi beste asmatu ezinda aritu baitira, eta tartea handituz joan dira tantoek aurrera egin ahala: 2-1, 8-5, 15-9, 22-14, 28-17 eta 30-19. Berrogei minutuko jardunaren ostean, beraz, Mendizabal-Arrieta bikotearekin batera Housset-Serrek egin dute finalerdietarako urratsa. 

3. partida

Jaialdia itxi duen partida benetan luze, gogor, bizi, parekatu eta emozioz beterikoa izan da, hasi eta buka. Ligaxkako multzo honetako aurreko bi neurketak tanto bakarrarengatik erabaki ziren, 30-29ko emaitzarekin, eta aurreikuspen guztiak bete dira. Ordu eta erdi inguruko iraupena izan du partidak eta oso maila onean aritu dira lau pilotariak, atzelariak eutsiz, oso seguru, ia pilotarik galdu gabe eta aurrelariak hausten eta tantoa amaitzen saiatuz. Irazustabarrena gazteak ederki ekin dio neurketari, tanto bikainak lortuz eta pilota atzeratuz, baina, aurrean Amaia Etchelecu izan du parez pare eta honek ezinezkoak ziruditen pilota asko itzultzeaz gain atzean ere min egin die gorriei, pilota zazpi aldiz errebotera bidaliz, besteak beste. Oso ongi lagundu dio Rebeka Contin kideari eta honek ere ederki eutsi dio erronkari. Nagore Arozena lizartzarrak ere maila oso ona eman du. Hona hemen markagailuko joan-etorriak: 4-2, 9-4, 14-11, 15/15, 22/22, 25/25, 25/28, 27/29 eta 27-30. Amaieran, baina, ezinezkoa zen bi bikoteek irabaztea. Beraz, 25-28tik 27-29ra hurbiltzea lortu badute ere Amaia Etchelecuren pilotakada batek desorekatu du balantza bikote urdinaren alde. Lau pilotariek ondo merezitako txalo zaparrada jaso dute ikusleen aldetik.

Finalerdiak Urretxuko Ederrena pilotalekuan jokatuko dira datorren igandean, otsailaren 26an, goizeko 11etan hasita. Bertan multzo bakoitzeko pilotariek modu gurutzatuan jokatuko dute, multzo bakoitzeko lehenak bigarrenaren aurka, eta alderantziz. Hona hemen partidak:

2012ko otsailak 26, 11:00. Ederrena, Urretxu
Finalerdiak

KUTXA SARI NAGUSIA

1

Mendizabal-Arrieta

 

 

Muneta-Bordagaray

2

Etchelecu-Contin

 

 

Housset-Serre

 

 





Utzi iruzkina: