Emakumeen Gomazko Paletako Kutxa Saria 2012. 3.jard.
Urtarrileko azken asteburuan martxan jarri zenetik
asteburu honetakoa da, momentuz, jardunaldirik erabakigarriena. Zumarragako
emaitzek zehaztuko dute zein lau bikotek lortuko dituzten finalerdietarako
txartelak Kutxa Sari Nagusian. Baita Promozio Sariko txapelen borrokan zein bi
bikote arituko diren ere. Hona hemen karteldegia:
|
2012ko otsailak 19, ZUMARRAGA-Beloki, 10:30 Ligaxkako 3.jardunaldia |
||||
|
Promozio Saria |
||||
|
1 |
Isasmendi-Mendizabal |
|
|
Andueza-Ugalde |
|
Kutxa Sari Nagusia |
||||
|
2 |
Housset-Serre |
|
|
Aristorena-Ruiz De Larramendi |
|
3 |
Irazustabarrena-Arozena |
|
|
Etchelecu-Conti |
Jaialdia goizeko 10.30ean hasiko da eta hiru partidaz gozatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek. Lehena gazteen mailan aurten antolatu den txapelketa berrikoa da eta bi eta hirugarrenak goi-mailakoenak izango dira.
1. partida
ISASMEDI-MENDIZABAL / ANDUEZA-UGALDE
Promozio Sariko finalera zein bi bikote sailkatuko diren dago jokoan partida honetan. Isasmendik eta Mendizabalek ezinbestekoa dute garaipena, lehen jardunaldian 24an geratu ostean. 30era heltzea lortuko balute tanto kopuruak zehaztuko luke nortzuk sailkatuko diren. Andueza-Ugaldek irabazita, ordea, hauek multzo buru sailkatuko lirateke eta hauekin batera Garmendia-Semper bikoak egingo luke aurrera. Beraz, giroa gori-gori eta emozioak bor-bor.
2. partida
HOUSSET-SERRE / ARISTORENA-RUIZ de LARRAMENDI
Kutxa Sari Nagusiko lehen norgehiagoka honetan ere txartel bat izango da jokoan. Mendizabal eta Arrieta multzo buru sailkatuko dira, euren bi neurketetan garaipena lortuta, eta partida honetako irabazleek lagunduko diete finalerdietan. Beraz, oraindik irabaztea zer den ez dakiten bi bikote hauek gogotik egin beharko dute lana. Bi atzelari jotzaile izango dira aurrez aurre eta aurrelariak ere bizi jokatzen dutenak. Ea nor heltzen den 30 tantora.
3. partida
IRAZUSTABARRENA-AROZENA / ETCHELECU-CONTIN
Jaialdia itxiko duen partida izango da emozio eta urduritasunik gehien pilatuko duena, ziur asko. Orain arte multzo honetan jokatu diren bi partidetan emaitza bera izan da: 30-29. Lehenengoan, Villabonan, Muneta eta Bordagarayk Etchelecu eta Contin menderatu zituzten. Bigarrenean, berriz, Zarautzen, Irazustabarrena eta Arozena gailendu zitzaizkien lehenengoei. Honenbestez, bikote irabazleak ia-ia ziur egingo luke aurrera, baldin eta emaitza errepikatu eta berdinketa hirukoitzik emango ez balitz. Aurrelariek asmatzeak garrantzia izan dezake balantza alde batera edo bestera desoreka dadin.
Finalerdiak, berriz, Urretxuko Ederrena pilotalekuan jokatuko dira astebete beranduago, otsailaren 26an, goizeko 11etan hasita. Igandean jakingo dugu nortzuk lortuko duten aldameneko herrian jarduteko baimena.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: