Emakumea Pilotariz Berria egunkariko Mantangorrin

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2011-02-01 08:28

Iragan larunbatean, urtarrilak 29, Berria egunkariak haur-gaztetxoei zuzenduta ateratzen duen Mantangorri gehigarrian (4-5.orr.) Emakumea Pilotari proiektuaren inguruko erreportaia bat kaleratu zuten.

Bidegoiango Nesken Paleta Eskolako haurren argazkiak eta egitasmoaren inguruko xehetasunak dotore asko ageri dira. Inork irakurtzerik ez izan eta eskuratu nahi balu idatz diezagula.


Utzi iruzkina: