Emakumea Pilotariko eskaintzetarako izenemateak

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2011-09-22 17:21

Bada astebete inguru (kasuren batzuetan gehiago eta beste batzuetan gutxiago) Emakumea Pilotari egitasmoko paleta ikastaro eta Nesken Paleta Eskoletako izenemateetarako epeak ireki zirela. Kasurik gehienetan datorren astelehenean, hilak 26, itxiko da aukera hori. Gogoratu saioak urriko lehen astean hasiko direla, 3tik aurrera.

Xehetasun eta informazio gehiago aurkituko dituzue honako lotura hauetan:

Emakumeentzako aisialdiko paleta ikastaroak
Nesken Paleta Eskolak

Ondo izan!


Utzi iruzkina: