Emakumea Pilotari Egitasmoko Tolosaldeko eskaintza

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2010-09-29 11:47

Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak, 2004tik Gipuzkoako hainbat herritan abian den Emakumea Pilotari proiektuaren baitan, honako eskaintza dakar hasi berri den 2010-2011 ikasturte honetarako. Tolosaldeko herri ezberdinetara helduko da aurtengoan ere, finkatzen ari den seinale.

 

Hiru alorretan banatzen den egitasmo honen hiru atalak garatuko dira, gainera, bertan: eskola kirola, partaidetza edo aisialdiko kirola eta kirol federatua.

 

Eskola kirolaren barnean, 10-16 urte bitarteko neskentzat paleta eskolak (NPE) jarri nahi dira abian. Aurreko urteetan ere izan dira Irura, Tolosa eta Ibarran, adibidez. Bertan, astean entrenamendu bat egiteko aukera eskaintzen zaie pilotariei, ahal den heinean paleta eta pilota norbere ezaugarri eta adinera egokituz, eta Gipuzkoako eskolarteko paleta txapelketan ere parte hartu ohi dute. Ikasturtea urritik ekainera luzatuko da.

 

Aisialdiko paleta ikastaroei dagokienean (PG), urritik ekainera, astean behingo maiztasunarekin,  ordu eta erdiko paleta saioak egingo dituzte bertaratzen direnek, teniseko pilotarekin eta paleta arinekin. Ikasturtearen amaieran, gainera, ohitura bihurtu den lez, azken festa batean Gipuzkoako herri ezberdinetan ikastaroa egiten ari diren emakumeekin bilduko dira, Emakumea Pilotari egunean. Aurreko edizioetan 80 inguru elkartu ziren eta egun pasa ederra egin zuten Iruran. Bertan jokatzen da Emakumezkoen Paletako Gipuzkoako Txapelketa Herrikoiaren azken fasea ere.

 

Kirol federatuari dagokionez, eskualdeko herri bat baino gehiagotan ikusi ahal izango dira nesken gomazko paleta partidak hasi berri den denboraldi honetan, bai ezker horman eta bai trinketean. 

 

Hona hemen eskaintzaren inguruko taulak:

 

HERRIA

ARLOA

LEKUA

EGUNA – ORDUA

PREZIOA

IKASTURTE HASIERA

Zizurkil

PG

Udal pilotalekua

Asteartea,

19:30-21:00

105€

Urriak 5

Ibarra

PG

Kiroldegiko pilotalekua

Astelehena,

19:00-20:30

105€

Urriak 4

Tolosa

PG

Beotibar

Asteartea,

 9:00-10:30

105€

Urriak 5

Irura

NPE

Udal pilotalekua

PROBA EGUNA:

Urr. 6, 18:30-19:30

90€*

Urriak 6

*Irurarrek udalari ordainduko diote

 

Jardueretan izena eman nahi dutenek Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioan (943471463) egin dezakete. Horrez gain, 655719492 (Ainhoa) telefono zenbakian ere eman liteke izena. Ibarrako kasuan, gainera, kiroldegian dauden esku orriak betez ere apunta liteke. Informazio gehiagorako aurrez aipaturiko bi bide hauek erabil daitezke.

 

Paleta eta lagunartea uztartu nahi izanez gero aukera ederra da honako hau!


Utzi iruzkina: