Donostiako II. Emakumearen Triatloian ere Emakumea Pilotari
Iragan larunbatean, hilak 26, ospatu zen Donostian Emakumearen II. Triatloia. Eta, nola ez, ia ohitura bihurtu dela dirudienez, bertan parte hartu zutenen artean hamar-hamabostek loturaren bat dute gure proiektuarekin: paleta ikastaroetako ikasle, teknikari, teknikari ohi, lagun paletariren baten lagun,...
280 emakumek hartu zuten parte eta hiru kirol batean osatu zituzten: 250 m. igerian, 8 km bizikletan eta 2 km korrika. Hasteko oso proba polita da, erabat parte-hartzailea, emakumeek baino ezin dute parte hartu eta giroa benetan aparta dela ziurta dezakegu.
Parte hartu zenutenoi bejondeizuela, eta, ez zenutenoi, ea datorren urtean kopuruak gora egin dezan laguntzen diguzuen.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: