Bihar aurkeztuko da Frontoi motzeko Emakumeen Gomazko Paletako Kutxa Saria 2011

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2011-01-25 09:46

Bihar, hilak 26, iluntzean, aurkeztuko da Frontoi motzeko Emakumeen Gomazko Paletako Kutxa Saria 2011. Ekitaldia Donostiako Kirol Etxean burutuko da, 20:30ean hasita. Bertan txapelketaren xehetasunak jakinaraziko dira eta parte hartuko duten pilotariak eta erakundeetako arduradunak ere izango dira.

Txapelketa martxan, berriz, igande honetan bertan jarriko da, urtarrilaren 30ean. 11:30ean hasita jokatuko dira 1. jardunaldiko bi neurketak, Zumarragako Beloki pilotalekuan. Zehaztasunak biharko aurkezpenaren ostean sareratuko dizkizuegu, ordea.

Bihar arte!


Utzi iruzkina: