Bihar amaituko da Euskal Liga, Hernanin

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2009-03-06 13:11

Bihar, martxoaren 7an, amaituko da Euskal Herriko elkarteen arteko txapelketa, neskei dagokienean.

Urtarrilaren 11n ekin zioten txapelketari, eta ia bi hilabeteren ondoren, bihar amaituko da Euskadiko Euskal Pilota Federazioak antolatzen duen txapelketa hau. Bertan Hego Euskal Herriko lau lurraldetako pilotariak aritu dira nor baino nor, gomazko paletako jokamoldean.

Gazteen mailan 4 talde gipuzkoar aritu dira (Ataun, Hernani 1, Hernani 2 eta Hernani 3) eta finalean izango da horietako bat, Hernani 2 hain zuzen ere.

Nagusien mailan 2 taldek hartu dute parte (Intxaurrondo eta Su-Berri) eta azkenean finalista bakarra izango da bertakoa, nahiz eta Intxaurrondo finalerdietan gerra eman ostean geratu den kanporatuta.

Hona hemen, Hernaniko udal pilotalekuan, bihar goizeko 10:00etatik aurrera jokatuko diren bi finalen berri:

Kategoria 1. taldea 2. taldea
Gazte maila Aiara (Amurrio) 19 30 Hernani 2
Nagusiak Su-Berri (Anoeta) 29 30 Oberena (Iruñea)

Zorte on!


Utzi iruzkina: