Badator, badator... Emakumea Pilotari eguna

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2009-06-03 10:46

 

Datorren larunbatean ospatuko da Iruran III. Emakumea Pilotari eguna. Bertan elkartuko dira, Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak 2004tik martxan duen Emakumea Pilotari proiektuaren baitan, aurtengo ikasturtean emakumeen 20 urtetik gorako paleta ikastaroetan aritu diren emakumeak. Ikastaroetan ibilitako 80 lagun inguru izango dira bertaratuko direnak, guztira ikasturtean parte hartu dutenen erdiak, gutxi gorabehera.

 

 

Azken festa honetan, besteak beste, Emakumezkoen Gipuzkoako Partaidetzako II. Txapelketa Herrikoia jokatuko da. Txapelketa honetan ikastaroa garatu den herri bakoitzak bere ordezkaritza izango du, 8 bikote izango baitira lehia bizian arituko direnak: Arrasate, Azkoitia, Azpeitia, Getaria, Zarautz, Donostia, Hernani eta Tolosa. Final laurdenak, finalerdiak eta finala jokatuko dira Irurako udal pilotalekuan, egitarauan zehaztutako ordutegian.

 

 

Txapelketaz gain, hala ere, paleta saioak ere izango dira, ikasturtean zehar egindako hainbat ariketa egiten jardungo dutelarik bertaratutako emakumeek. Saio hau bi ataletan egingo da, txapelketako final laurdenen eta finalerdin ostean, hain zuzen ere.

 

 

Bazkari goxo askoa eta trikitilariak ere ez dira faltako ikasturteko lana merezi bezala ospatzeko, eta ezta oroigarriak ere.

 

Emakumea Pilotari Egunari hasiera goizeko 10ak aldera emango zaio, emakumeen iritsierarekin, eta arratsaldeko 8.30ak aldera arte luzatuko da festa. Jarraian, egitarauan, zehatzago agertzen dira ekintzak eta ordutegiak:

 

EGITARAUA

 

10:00 – 10:30: Irurako frontoira iritsi eta saiorako prestatu. Partida jokatu behar dutenek beroketa.

 

EMAKUMEZKOEN GIPUZKOAKO PARTAIDETZAKO II.TXAPELKETA HERRIKOIA

 

10:30 – 10:45:            1. final laurdena: Azkoitia – Zarautz    

10:45 – 11:00:            2. final laurdena: Azpeitia – Getaria   

11:00 – 11:15:            3. final laurdena: Arrasate – Tolosa   

11:15 – 11:30:            4. final laurdena: Hernani – Donostia  

 

1. SAIOA

 

11:30 – 11:45: Beroketa.

11:45 – 12:25: Saioa, 6 taldetan. Bakoitza gune  batean. 10’ eta gune aldaketa.

 

EMAKUMEZKOEN GIPUZKOAKO PARTAIDETZAKO II.TXAPELKETA HERRIKOIA

 

12:30 – 12:45: 1. finalerdia.

Azkoitia – Zarautz  irabazlea vs. Azpeitia – Getaria irabazlea

 

12:45 – 13:00: 2. finalerdia.

Arrasate – Tolosa irabazlea vs. Hernani – Donostia irabazlea 

 

2. SAIOA

 

13:00– 13:40:  Taldeek errotatu egingo dute. Falta zaizkien 3 ariketak egingo dituzte.

 

EMAKUMEZKOEN GIPUZKOAKO PARTAIDETZAKO II.TXAPELKETA HERRIKOIA

 

13:45 – 14:00: FINALA

 

14:00: Oroigarri eta sarien banaketa

 

15:00: BAZKARIA eta PARRANDA           

 

20:30: ITZULERAKO AUTOBUSA


Utzi iruzkina: