Asteburu oparoa Su-Berri eta Hernanirentzat
Iragan larunbatean, hilak 23, astean zehar iragarri genizuen bezala, gomazko paletako lau final jokatu ziren, bina Mañarian eta Anoetan.
Atzo jaso genituen emaitza eta jaialdien inguruko hainbat zehaztapen. Jarraian dituzue emaitzen taulak:
Gipuzkoako elkarteen arteko gomazko paleta. 2. maila
Zer | 1.taldea | 2. taldea | Non-Noiz | |
3-4 | Urnieta | 13-30 | Hernani 1 |
Alkartasuna-Anoeta |
FINALA | Hernani 3 | 14-30 | Su-Berri |
Alkartasuna-Anoeta |
Euskal Herriko kluben arteko txapelketa. Gazte eta nagusiak
Zer | 1.taldea | 2. taldea | Non-Noiz | |
Gazte maila. FINALA |
Hernani 1 | 30-29 | Amurrio |
Mañaria |
Nagusiak. FINALA |
Su-Berri | 30-18 | Intxaurrondo |
Mañaria |
Jokoan zeuden txapel guztietatik guztiak etxeratu zituzten Anoetako Su-Berri elkarteko neskek. Honekin, beraz, Gipuzkoa zein Euskal Herri mailan duten nagusitasuna agerian geratu da.
Hernaniko pilota elkarteak, berriz, 2. mailan txapeldunordetzarekin konformatu behar izanda ere, Euskal Herriko kluben arteko txapelketa poltsikoratu du gazte mailan. Final ezin estuago batean, gainera, partida osoan atzetik izan ondoren azken tantoan amurrioarrei aurrea hartuz.
Hau ez da zoriz gertatu den kontu bat, kasualitatea, urte askoan bai Anoetan eta bai Hernanin egiten ari diren lan jarraitu eta pazientziaz beterikoaren emaitza baizik.
BEJONDEIZUELA ETA ZORIONAK!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: