Arrakastatsua Amasako partaidetzako emakumeen topagunea

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2010-04-27 19:13

Iragan larunbatean, apirilaren 25ean, ospatu zen Amasa-Villabonako pilotalekuan 2010eko partaidetzako emakumeen topagunea. Bertan, Gipuzkoan zehar martxan ditugun ikastaro ezberdinetako emakumeek parte har zezaketen, jolas eta partida mota ezberdinak jokatuz.

Partehartzea ez zen oso handia izan kantitateari dagokionez, 24 bat emakume bildu ziren, baina bai gustura geratzeko modukoa. Bi multzotan aritu ziren, ordu eta erdiko bi saiotan banatuta, eta izerdia behintzat latz isuri zuten, eguraldi beroak lagunduta. Bertaratutakoak, behintzat, gustura eta irripartsu itzuli ziren etxera.

Argazki galerian (Argazki galeria 2) dituzue argazki gehiago ikusgai.


Utzi iruzkina: