Amaia Irazustabarrena eta Loiola Zuazu Uruguayn

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2011-04-04 21:51

Euskal pilota selekzioak Uruguayko Flores hiriko Euskal Etxean antolaturiko pilota txapelketa batean parte hartuko du, bihartik apirilaren 10era bitartean. Hiru jokamoldetan arituko dira espedizioko pilotariak: neskak, paleta gomaz, eta, mutilak, paleta larruz eta eskuz binaka.

Nesken ordezkariak Gipuzkoako nesken pilotaren inguruan gabiltzanontzat ezagunak dira: Amaia Irazustabarrena hernaniarra eta Loiola Zuazu irundarra. Trinketean arituko dira eta lehiakide izango dituzte Argentina (FEVA), Txile eta Uruguayko paletariak.


* Loiola Zuazu zuriz


*Amaia Irazustabarrena pilota jotzeko prest

Ondo pasa eta zorte on!


Utzi iruzkina: