Aipamen berezia Lilatoian
Atzo ospatu zen Donostiako kaleetan 22. Lilatoia, emakumeen aldarrikapen eta festa lasterketa herrikoia. 2000 emakume inguruk hartu zituzten hiriburuko kaleak goizeko 11.00etan ekin zitzaion 5 kilometroko ibilbidean.
Bertan ziren, tropel ezberdinetan sakabanatuta (batzuk "korporatibista" jantzita, beste batzuk ez), Emakumea Pilotariko pilotari federatuak, teknikariren batzuk, aisialdiko ikastaroetako parte hartzaileak eta, era batean edo bestean, zuzenago edo zeharkago, egitasmo honekin lotura duten hainbat eta hainbat lagun, ziento erdi bai gutxi gorabehera (argazkian gutxi batzuk daude).
Amaieran antolatzaileek talde moduan aipamen berezia eman zioten Emakumea Pilotariri eta oroigarria Aizarnako Txikita erraketista profesionala izanak (goiko lerroan eskuinetik hasita bosgarrena) eman zien.
Beraz, mila esker den-denoi eta eutsi honi!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: