Abian da Gipuzkoako eskolarteko paleta txapelketa

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2011-02-08 21:52

Iragan asteburuan, otsaileko lehenengoan, hasi zen aurtengo denboraldiari dagokion Gipuzkoako eskolarteko paleta txapelketa.



Lau mailatan banatuta ari dira paletariak, mutil zein neskak. Hona hemen datu orokorrak:

Alebin mutilak

6 talde, multzo bakarrean

Infantil mutilak

4 talde, multzo bakarrean

Alebin neskak

7 talde, multzo bakarrean

Infantil neskak

12 talde, bi multzotan

Partiden ohiko ordutegia larunbatetan dago finkatuta araudiz, arratsaldetan zehatzago. Hala ere, baliteke kasuren batean aldaketak egitea jokatu behar duten bi taldeak ados jarriz gero.

Eskualdeko ligaxkak jokatzen ari dira une honetan eta, gutxienez, kasurik laburrenean, beste hilabete bateko iraupena izango dute bederen.

Informazioa eskaintzen ahaleginduko gara txapelketa honek urrats gehiago eman ahala.


Utzi iruzkina: