Abian da Getariako VI. Nesken Pala Txapelketa

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2011-05-03 10:17

Udaberrian sartu eta uda usaina geroz eta hurbilago (ez denok nahi bezain gertu, baina...) dugun garai honetan jarri ohi dira martxan hainbat herritan paleta txapelketa herrikoiak.

Gure belarrietara heldu denez, Getariakoa abian da, apirilaren 7tik. Aurten 16 bikotek izena eman dute eta bi multzotan banatuta arituko dira. Partidak ostegunero (19:00etatik aurrera) eta ostiralero (18:00etatik aurrera) jokatzen dituzte, herriko frontoian.

Ia hiru hilabeteko iraupena izango du lehiaketak. Lehen fasea ekainaren 10era arte luzatuko da. Ondoren, bigarren fasean, Liga eta Kopa bereiziko dituzte eta finalak uztailaren 1ean jokatuko dira.

Animo eta bejondeizuela!


Utzi iruzkina: