4. Emayonk lori! pala txapelketa Zarautzen

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2011-09-30 16:49

Zarauztik Putzuzulo gaztetxearen 6. urteurrenaren baitan Arraio Irratiko Izerditan Blai irratsaioak antolaturiko 4. Emayonk lori! pala txapelketaren berri bidali digute. Jarraian duzue informazio zehatzagoa:

Izenematea:

  • Non: Arrano, Eguzki, Tarin eta Juli-Juli tabernetan
  • Noiz: urriaren 3ra arte
  • Prezioa: 10€
Txapelketaren aurkezpena: urriaren 4an, 19:00etan, Putzuzulon. Bikoteko bat bertan egotea ezinbestekoa izango da.

Partidak:
  • 25 tantora 
  • Partaideek elkarren artean adostutako toki eta orduetan
  • Finala: azaroaren 12an
Inork informazio gehiago nahiko balu eurekin harremanetan jar daiteke. Hona hemen webgunea: Sorginak Zarauzko Emakume Gazte Asanblada

Zuen inguruko albisteen berri helaraz dezakezue besteok ere. Ongi etorriak izango dira.


Utzi iruzkina: