2,1,0... Bertan dira finalak!!!!!

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2007-11-29 11:00

Asteburu honetan jokatuko dira ezker hormako II. Emakumea Pilotari txapelketako finalak Hernaniko udal pilotalekuan. Finalerdiak Zubietan jokatu ziren aurreko larunbatean, azaroak 24, eta honako hauek arituko dira txapelerako lehian Hernanin:

2. mailan: Bañales-Gurrutxaga / M. Zabala-N. Zabala

1. mailan: Urkizu-Unanue / Etxegia-Mendizabal

Ligaxkak 5 jardunaldi iraun ditu eta neurketak Tolosa, Altza, Hondarribia, Urretxu eta Ataunen jokatu dira. Ligaxkan ere elkarren aurka jokatu zuten finalean aurrez-aurre arituko diren bikoteek eta bertan ikusitakoaren arabera, partida lehiatu eta estuak izatea espero da. Hau hala izanik ere, hasiera batean behintzat, Bañales-Gurrutxaga eta Etxegia-Mendizabal dira txapela eskuratzeko faboritoak.

Jaialdia arratsaldeko 16:00etan hasiko da Hernaniko paleta txapelketa eskolarreko finalekin. Alebin eta infantil mailako neskak arituko dira lehian bertan. Ezker hormako II. Emakumea Pilotari txapelketako finalak, berriz, arratsaldeko 17:30etan hasiko dira. Lehenengo 2. mailakoa jokatuko da eta hau amaitzen denean 1. mailakoa. 

Beraz, Ezker Hormako II. Emakumea Pilotari txapelketako finalez gozatzeko aukera paregabea daukazue larunbat honetan, abenduak 1, arratsaldeko 16:00etatik aurrera Hernaniko udal pilotalekuan.


Utzi iruzkina: