2007a agurtzeko Finalak
Datorren larunbatean, abenduak 29, jokatuko dituzte federatuta dauden neskek 2007ko azken neurketa ofizialak, Gipuzkoan bederen. Partidak Intxaurrondoko frontoian jokatuko dira, arratsaldeko 16:00etan hasita. Guztira 3 partida izango dira.
Neska jubenilen Gipuzkoako txapelketako finala jokatuko dute jaialdiari hasiera emanez Hernani 1 eta Kuku 1 taldeetako pilotariek. Hernani 1 zuzenean igaro da finalera, ligaxkan bere neurketa guztiak irabazi ostean. Kuku 1 taldekoek, berriz, Atauni irabazi zioten finalerdietan 30-25eko emaitzaz. Ligaxkan elkarren aurka jokatu zuten neurketan Hernani 1 nagusitu zen 30-23ko emaitzaz. Hala ere, badirudi lehia estua izango dutela eta txapela jantzi aurretik izerdi pixka bat bota beharko dutela.
Emakumezkoen Gipuzkoako elkarteen arteko txapelketako 3 eta 4. postuak erabakitzeko partida izango da arratsaldeko bigarrena. Finalerdietan galdu ondoren, etziko finalerako aukerarik gabe geratu ziren Intxaurrondo eta Ikasberri elkarteetako pilotariak arituko dira elkarren aurka.
Arratsaldeko azken neurketan, berriz, Emakumezkoen Gipuzkoako elkarteen arteko txapelketako finala jokatuko dute Kuku eta Real Sociedad elkarteetakoek. Itxura batean behintzat anoetarrak dira faborito, baina partida polita eta nahiko lehiatua izango dela aurreikusten da.
ZORTE ON DENOI ETA ONENEK IRABAZ DEZATELA!!!!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: