Bi liburu argitaratu ditu 2008ko Durangoko Azokan

No profile photo Elerti | 2009-04-30 18:04

24 urte erbesteratuta eta klandestinitatean bizi arren argitaratzen jarraitzen du.

Munduko zazpi herrialdetako ipuinak eta Gau iluneko narrazioak argitaratu zituen Durangoko azokako 43. edizioan, 2008ko abenduan Joseba Sarrionandiak.

Munduko zazpi herrialdetako ipuinak
  Sarrionandiaren azken liburua        iturria: www.euskaraz.net

Joseba Sarrionandiak 2008ko Durangoko azokan 2 liburu aurkeztu ditu; Batetik Munduko zazpi herrialdetako ipuinak eta bestetik Gau iluneko narrazioak izenekoa. Pasa den urteko Durangoko azokan Sarrionandiaz gozatzeko aukera izan dugu, nahiz eta erbesteratuta klandestinitatean bizi den.

                         sarrionandia
 
Sarrionandiaren argazki ezaguna     www.arcpublications.co.uk


Sarrionandia ezagutzen…

Joseba Sarrionandia Iurretan (Bizkaia) jaio zen 1985.urtean. Euskal idazle garrantzitsu honek hainbat motatako lanak egin ditu , besteak beste: poesia, narrazioa, saiakera, haur literatura, itzulpenak, kolaborazio periodistikoak…
Euskal filologia ikasi zuen Bilboko Deustuko Unibertsitatean eta ondoren euskerako irakasle moduan egin zuen lan. Bere leheneetariko lanak  Zeruko Argia, Anaitasuna , Jakin, Oh Euzkadi eta Ibaizabal aldizkarietan egin zituen  eta azken honetako sortzaileetako bat izan zen.

22 urte zituela espainiako polizia atxilotu egin zuen E.T.Ako kide zelakoan, eta 22 urteko espetxe zigorra ezarri zioten. Baina 1985 eko San Fermin egunean Martuteneko espetxe barruan Imanol kantariak emandako kontzertu baten aukera baliatuz, Iñaki Pikabea presoarekin batera bozgoragailu batean ostenduta alde egitea lortu zuen. Bere obratan preso izatearen errealitatea islatzen du eta nahiz eta gaur egun klandestinitatean bizi liburuak argitaratzen jarraitu du, euskal irakurleon zorionerako.

Langile amorratua

Literatura unibertsaleko hainbat lan euskaratu ditu. Besteak beste, Samuel Taylor Coleridgeen ,The Rime of the Ancient Marineer poema. Beraz, euskal idazle ona izateaz gain, euskal idazleen literaturaz mugatzeko aukera baztertuz, ateak zabaltzen ditu beste hizkuntzetako literatura  irakurri ahal
izateko. Gainera, Mikel Laboarekin, Ruper Ordorikarekin... aritu izan da elkarlanean musikan.



<< Koldo Izagirre idazlea: Hiru etapa nagusi atzeman litezke Joseba Sarrionandiaren poesian: aro kultoa, aro lirikoa eta aro dialektikoa>>


<<Hiru etapa nagusi atzeman litezke Joseba Sarrionandiaren poesian: literaturaren deskubrimendu goiztuak eragindako intertestualitateak markatzen duen kultismoa, egoera pertsonal gogorrak eragindako itxituraren eta urruntasunaren aurkako minduraren lirika, eta mundutar anonimo bilakatuak sorturiko hemen nahi eta han beharraren arteko aro dialektikoa.»,  dio Koldo Izagirrek


Sarrionandiaren lanetan metafora ederrak ikusteko aukera dago, pentsamendu sakonak ere azaltzen dira noizean behin eta gainera bizitzaren joan etorri errealista azaltzen du.


Iturriak: Susa literatura
             Wikipedia
             


Utzi iruzkina: