Rioko bilkurak sentimendu gazi-gozoak utzi dizkigu ekologista rio berdea martxan ekonomia
Rosa Lago, Nerea Gonzãlez, Martin Mantxo eta Inaki Barcena | Ekologistak Martxan-eko kideak
Talde ekologistok ekonomia berdea
betiko paradigman oinarritzen dela kritikatu dugu, alegia, hazkunde ekonomikoan
(sigue leyendo)</span></h2>
<span></span><br />
<h2>
Aste honetan Rio de Janeiron izandako Cúpula dos Povos (Herrien Goi Bilera) eta Rio+20 bilkura (Nazio Batuen Erakundearen Garapen Iraunkorreko Konferentzia) bukatu dira, eta zapore eta sentimendu gazi-gozoak utzi dizkigute han egon garenoi. Alde batetik, Rio de Janeiron Brasiletik zein mundu osotik etorritako aktibistak, sindikalistak eta herri indigenak bildu gara, eta izugarrizko energia positiboa sortu da gure artean. Asteazkeneko manifestazioan 80.000 lagun inguru bildu ginen Rioko kaleetan, dantza egiten, abesten, gure aldarrikapenak sentiarazten.
Egunerokotasun ezberdinak izanda ere, nazioarteko mailan gizarte zibilaren diskurtsoa hainbat gaitan oso berdintsua da: krisi ekonomikoa aitzakia moduan jarrita zerbitzu publikoak murrizten ari diren garai hauetan, txirotasunari aurre egiteko, berriz, hezkuntza edo osasun publikoa indartu behar direla aldarrikatzen dugu. Nazio Batuen Erakundearen konferentziak bultzatu behar zuen ekonomia berdea delakoaren arabera, enpresa transnazionalen eskutik merkatu libreak pobrezia eta ingurumeneko krisia konponduko zituen, natur guneak (Amazoniako parke naturalak...) esku pribatuetan ez daudelako natura hondatzen dela sinetsita. Aldiz, Herrien Goi Bileran adostasun handia egon da egungo ekonomia mugiarazten duen diruzalekeriak natura eta txirotuen alde jokatuko ez duela, are gutxiago, bai Amazoniako herri indigenek bai Hegoalde eta Ipar herrietako nekazariek elikadurako burujabetza aldarrikatzen dute, hain zuzen, lurraldearen baliabideen kudeaketa bertan bizi direnen eskuetan egon behar direla.
NBEko konferentziako emaitzak oso makalak izan dira, Arias Cañete Espainiako ministroak berak onartu duen moduan. Ura eta saneamendua giza eskubideak direla onartzen da, baina helburuak betetzeko ez dago inolako mugarririk, ezta finantziaziorik ere. Herri txirotuek garapenerako ekintzak burutzeko 30.000 milioi dolar eskatzen zuten, askoz gutxiago G20ko bileran bankuen erreskaterako gobernuek konprometitu zuten kopurua -456.000 milioi dolar- baino.
Eperik gabe klima aldaketa gelditzeko efizientzia energetikoa eta iturri berriztagarriak erregai fosilen ordez bultzatu behar direla onartzen da testu ofizialean. Ministroak Europar Batasunaren errua izan ez dela eta potentzia berriei egotzi die konpromiso falta, ahazkorrarena eginez: azken urteetan Estatuan arlo fotovoltaikoan bakarrik 30.000 lanpostu inguru galdu dira, eta «Photon» aldizkariak 2012ko otsaileko lehen orrialdean «amenaza de muerte a las renovables» zela egoera esan zuen.
Harago joanda, talde ekologistek ekonomia berdea betiko paradigman oinarritzen dela kritikatu dugu, alegia, hazkunde ekonomikoan. Bai, berriztagarriak izan behar direla gure baliabideak, baina planeta finitoa izanda, gure lurraldearen mugetara egokitu behar garela jotzen dugu talde ekologistek. Boliviar andre indigena batek zioen moduan, beraiek ez dabilzkio landare bati aterako dioten etekin ekonomikoari bueltaka buruan, aldiz, Sumak Kawsay edo Ongi Bizitzea lantzen dute, haien lurraldeko baliabideak hango izaki bizidunekin konpartituz.
Herrien eta NBEren goi bilerak bukatzear zirenean berri kezkagarria jaso dugu: 24 ordutan Paraguain izandako gobernu aldaketa presazkoa, Rioko Herrien Goi Bilerak eta Hego Amerikako hainbat herrik «estatu kolpetzat» jo dutena.
Hiru urte dira Hondurasen ere estatu kolpea izan zela, eta XX. mendean ugaritu ziren iraganeko dinamikak bueltan ote ditugun galdetzen diogu gure buruari. Betiko latifundistak eta txirotuen alde ahalmen ekonomikoa galdu nahi ez dutenak, merkatu librearen bidez ez bada, diktadura politikoak osatuz baliabide guztiak eskuratu nahi dituztenak gailenduko ote dira? Aurrean, Rio de Janeiroko kaleetan «globalicemos la lucha, globalicemos la esperanza» oihukatzen genuen jendetza izango gaituzte.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: